Arrakastaz abiatu da Kantu Tailerra

  • 2026.02.06

Gaur burutu da, Arrasateko Kulturateko Loramendi aretoan, Kantu Tailerraren 1. saioa, Itsaso Arrieta irakasle adituaren eskutik.

Deialdiak izan duen arrakastaren ondorioz, 44 lagunek eman bai zuten izena, 22 kideko bi talde osatu dira, horrela eskabide guztiei sarrera eman ahal izateko.

Lehen saio honetako balorazio ezin hobea egin dute antolatzaileek eta parte hartzaileek: “Oso gustora gelditu gara, borobilak izan dira-eta gaurko saioak: aproposak eta politak aukeratutako abestiak (‘Lili bat ikusi dut’ eta ‘Oroitzen zaitudanean, ama’), interesgarriak irakasleak emandako azalpenak eta atsegina sortutako kantu giroa …”

Ikastaroak beste bi astetan zehar jarraituko du.