
Arrasate, 2023ko apirilaren 27a
Kaixo lagunok:
Datorren 2023-2024 denboraldian, gure elkarteko ekintzen antolaketan, bazkideen iritziak eta interesak kontuan hartzeko, inkesta bat egitea pentsatu dugu.
Horrela, iritziak ematerakoan, denon parte hartzea sustatuko litzateke, antolakuntzarako baliagarriak izan litezkeen ideiak eta aportazio zehatzak egiteko aukeraren bidez.
Aktibitate bakoitzean, norberaren gustukoenak edo interesgarrienak jarri beharko lirateke, orain arte egin izan diren motatakoak edo berriak.
Inkesta hau bete ondoren, 2023-05-10 data baino lehen bidali beharko litzateke, ondoren berau aztertu eta emaitzak ateratzeko.
Emaitzak dauzkagunean, azpibatzordekoek jakinean geldituko dira, hurrengo prestaketa lanetan kontuan hartzeko. Eta bazkide guztiok ikusi ahal izango ditugu webgunean.
Denontzat mesedegarri izango delakoan, inkesta bete eta ahalik eta azkarren bidaltzea eskatzen dizuegu.
Aldez aurretik, mila esker.
ZUZENDARITZA BATZORDEA