BIZKARSORO filma emango dute asteartean Bergaran

  • 2024ko Apirilak 9, asteartea
  • 19:00etan
  • Seminarixoa – BERGARA

Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma eskainiko da; amaieran, ikusitakoaren inguruko solasaldi bat egingo da. Sarrera doakoa da eta 12 urtetik gorakoei zuzendua dago. Seminarixoko atea ordu laurden lehenago zabalduko da.

Filmaren sinopsia

Bizkarsoro 2023ko Josu Martinez bilbotar zuzendariaren film dramatikoa da. Iparraldeko fikziozko herri batean kokatuta dago filma, XX. mendean, eta euskarak eta euskaldunek jasandako errepresioa du hizpide. Filma fikziozkoa izanik ere, benetako istorioak ekarri ditu Martinezek pantaila aurrera, kontatzen baitu nola zigortzen zituzten herritarrak, euskaraz hitz egite hutsagatik.

Film hau, bost laburmetraiaz osaturiko luzemetraia da.