GOIENAGUSI. 2026.09.24, osteguna. Mendi ibilaldia: Uribe-Kostan zehar, Barrikatik Algortara (12,5 km.) 70 lagun. Hasiera ederra eman dio Goienagusik 2026-27 ikasturteari! Kostalde benetan polita, itsasoa eta zerua, biak urdin eta giro paregabea 70 partaideen artean. Barrikan eman diogu hasiera ibilbideari, GR...
- 2026 - 09 - 25
GOIENAGUSI. 2026.06.16, martitzena. Mendi ibilaldia: Biriatu – Xoldokogaina (868 m). 54 mendizale. Batzuek ez genekien Biriatu herria zenik ere, beti lotu izan dugulako mugako pasabidearekin. Herri txukuna, konpletoa esango nuke: ikastola, haurtzandegia, sagardotegia, eliza… Bizipoza nabaritzen da bazterretan. Xoldokogain genuen...
- 2026 - 06 - 17
Iparraldera bidaia / 2026ko ekainak 3 eta 4 / 55 lagun / KRONIKA: – Gidor Bilbaoren kronika Hendaiako Abadia Jauregiaren atean ikusi dugu, harrian zizelkaturik: “ez ikusi, ez ikasi”. Guk, bistan da, ikusi eta ikasi nahi dugu Goienagusik antolaturiko jardueretan,...
- 2026 - 06 - 05
GOIENAGUSI. 2026.05.27, eguaztena Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Tatiegi eta Ane Zuazubiskar Oñati (Santa Ana) “Egun on ta ongi etorri, eskertzen dugu batzea, gaurkoan gure gain dago kurtsoaren balantzea”. “Hitzaldi, saio ta mendi buelta, aurrera eta atzea igual guk uste...
- 2026 - 06 - 05
GOIENAGUSI. 2026.05.28, osteguna Mendi itzulia: Berastegi – Ulizar (868 m.) 60 mendizale Eguzki-galgatan, Ulizarreko tontorrerantz beroa izan zen Ulizar mendirako bidaiaren protagonista nagusia. Antolatzaile eta partaideok kezkatuta abiatu ginen bidean gora, sargoriaren beldurrez. Baina usteak ustel izaten dira, beste behin...
- 2026 - 05 - 31
Maiatzak 25ean, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten, Mikel Tatiegi buru zuela. Goienagusiren kurtso amaierako Batzar Orokorra egin zen, gai hauek jorratuz: – AURREKO AKTA Azken Batzarreko akta, 2025ko martxoko 16koa, onartu zen aho batez. – ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA 2026-2027 urtean arituko...
- 2026 - 05 - 29
2026.05.19 PASAIAra egindako gaurko txangoarekin amaiera eman diogu ikasturte honetako irteerei, eta egia esan, egun zoragarria igaro dugu. Goiza oso interesgarria izan da. Lehenik, MATER itsasontzira egin dugun bisitan, arrantzaleen bizimodua eta arrantza egiteko moduak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu....
- 2026 - 05 - 19
2026.04.30 Zalantzan geunden danok zer eguraldi egingo ote zigun gure gaurko Izarraitzera irteeran. Eta a zer giro atera den! Majo disfrutatu dugu denok ibilbide osoan. Agian batzuk uste baino gehiagoko izerdia botako zuten aldapan gora, baina ez da inor damutu....
- 2026 - 05 - 01
2026.04.14 Gaurko bisitak Elgetara eraman gaitu, 41 lagunek Intxortako ibilbide gidatua eginez. Ibilaldian imaginatu eta ezagutu dugu 1937ko apirilaren 24 arte luzatu zen borrokaldian errepublikano eta nazionalistek erakutsi zuten adorea, beraiek erabilitako lubaki eta babeslekuen artean murgildurik, gertaera latz haiek...
- 2026 - 04 - 14
Goienagusiko Ganaltoko gaurko irteeran, izan zitekeen txarragoa, baina azkenean ez digu hain giro txarrik egin: elur malutak ikusi ditugu tarteka, baina baita eguzki distiratsu eta epela. Haizea fin ibili da, baina babesean ibili gara gu. Eta hotza, ez da hainbesterakoa...
- 2026 - 03 - 26















