GOIENAGUSI TABAKALERAn eta AQUARIUMen

  • 2026.03.10

Gaur Goienagusiko talde bat, 56 pertsona guztira, Donostiara gerturatu gara Tabakalera eta Aquariuma bisitatzera.

38 pertsonek, eguna Tabakalera bisitatuz hasi dugu; bisitak, bi taldeetan banaturik, ordu beteko iraupena izan du eta euskaraz egin izan dugu. Gidariek Tabakalerako eraikinaren zehaztapenak azaldu dizkigute, zer izan zen, izan zuen birmoldaketa, zelan bihurtu den kultura garaikidearen zentroa, zein erakunde publiko eta pribatu parte hartzen dituzten bertan …

Bisita bukatu dugunean, Donostian zehar ordu erdiko paseo atsegin bat eginez Aquariumera heldu gara eta han ere bi taldetan banaturik ordu eta erdiko bisita interesgarri, kurioso eta atsegina egin dugu.

Beste 18 pertsonek bisita berdinak egin dituzte baina kontrako norabidean.

Atseden motz bat izan dugu zerbait hartzeko edo pasiatzeko, autobusa hartu eta Zuatzuko Enpresa Parkera joan gara, Iñausti jatetxean bazkaltzeko.

Egun polita izan duguna!