“Elkartasunaren argiak eta itzalak” hitzaldia Harremanek eta Mundukidek antolatuta

  • 2025, Abenduak 15

Elkartasunaren nazioarteko eguna ospatuko da abenduaren 20an eta horregatik Harreman eta Mundukidek “Elkartasunaren argiak eta itzalak” hitzaldia antolatu dute Arrasaten, garapenerako lankidetzaren 25 urteko esperientziak utzitako ikaskuntzak eta erronkak laburbilduz, hilaren 16an Kulturateko areto nagusian 18.30etan. Txostenak ohartarazten du proiektu askok ez dutela espero zen emaitza lortzen, diseinu okerrengatik, epe laburregiak direlako eta inbertsio falta nabaria delako.

Azpimarratu dutenez, helburu ez-zehatzek eta epe motzeko ikuspegiak emaitzak mugatzen dituzte, eta laguntza askotan ez da iristen beharra duten lurraldeetara. Horri aurre egiteko, Harreman eta Mundukidek epe luzeko konpromisoa, datuetan oinarritutako kudeaketa eta komunitateen lidergoa defendatzen dituzte.

Mozambikeko programaren emaitzek ikuspegia berresten dute: 50.000 familia, 2 probintzia eta 6 distritutan, 28 milioi euroko irabazi zuzena lortu dute nekazariek, eta guztira 70 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa sortu da. Aukera irekiak, ureztapen sistemak eta merkaturako sarbideak hobetu izan dira aldaketaren oinarri.

Harreman eta Mundukideren esanetan, garapen eraldatzailea posible da baldintza hauek betez: helburu argiak, aukera bidezko metodologiak, epe luzeko lan koherentea eta erabateko gardentasuna.