GOIENAGUSI. 2026.09.24, osteguna. Mendi ibilaldia: Uribe-Kostan zehar, Barrikatik Algortara (12,5 km.) 70 lagun. Hasiera ederra eman dio Goienagusik 2026-27 ikasturteari! Kostalde benetan polita, itsasoa eta zerua, biak urdin eta giro paregabea 70 partaideen artean. Barrikan eman diogu hasiera ibilbideari, GR...
- 2026 - 09 - 25
GOIENAGUSI. 2026.06.16, martitzena. Mendi ibilaldia: Biriatu – Xoldokogaina (868 m). 54 mendizale. Batzuek ez genekien Biriatu herria zenik ere, beti lotu izan dugulako mugako pasabidearekin. Herri txukuna, konpletoa esango nuke: ikastola, haurtzandegia, sagardotegia, eliza… Bizipoza nabaritzen da bazterretan. Xoldokogain genuen...
- 2026 - 06 - 17
Iparraldera bidaia / 2026ko ekainak 3 eta 4 / 55 lagun / KRONIKA: – Gidor Bilbaoren kronika Hendaiako Abadia Jauregiaren atean ikusi dugu, harrian zizelkaturik: “ez ikusi, ez ikasi”. Guk, bistan da, ikusi eta ikasi nahi dugu Goienagusik antolaturiko jardueretan,...
- 2026 - 06 - 05
GOIENAGUSI. 2026.05.27, eguaztena Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Tatiegi eta Ane Zuazubiskar Oñati (Santa Ana) “Egun on ta ongi etorri, eskertzen dugu batzea, gaurkoan gure gain dago kurtsoaren balantzea”. “Hitzaldi, saio ta mendi buelta, aurrera eta atzea igual guk uste...
- 2026 - 06 - 05
GOIENAGUSI. 2026.05.28, osteguna Mendi itzulia: Berastegi – Ulizar (868 m.) 60 mendizale Eguzki-galgatan, Ulizarreko tontorrerantz beroa izan zen Ulizar mendirako bidaiaren protagonista nagusia. Antolatzaile eta partaideok kezkatuta abiatu ginen bidean gora, sargoriaren beldurrez. Baina usteak ustel izaten dira, beste behin...
- 2026 - 05 - 31
Maiatzak 25ean, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten, Mikel Tatiegi buru zuela. Goienagusiren kurtso amaierako Batzar Orokorra egin zen, gai hauek jorratuz: – AURREKO AKTA Azken Batzarreko akta, 2025ko martxoko 16koa, onartu zen aho batez. – ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA 2026-2027 urtean arituko...
- 2026 - 05 - 29
2026.05.19 PASAIAra egindako gaurko txangoarekin amaiera eman diogu ikasturte honetako irteerei, eta egia esan, egun zoragarria igaro dugu. Goiza oso interesgarria izan da. Lehenik, MATER itsasontzira egin dugun bisitan, arrantzaleen bizimodua eta arrantza egiteko moduak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu....
- 2026 - 05 - 19
2026.04.30 Zalantzan geunden danok zer eguraldi egingo ote zigun gure gaurko Izarraitzera irteeran. Eta a zer giro atera den! Majo disfrutatu dugu denok ibilbide osoan. Agian batzuk uste baino gehiagoko izerdia botako zuten aldapan gora, baina ez da inor damutu....
- 2026 - 05 - 01
2026.04.14 Gaurko bisitak Elgetara eraman gaitu, 41 lagunek Intxortako ibilbide gidatua eginez. Ibilaldian imaginatu eta ezagutu dugu 1937ko apirilaren 24 arte luzatu zen borrokaldian errepublikano eta nazionalistek erakutsi zuten adorea, beraiek erabilitako lubaki eta babeslekuen artean murgildurik, gertaera latz haiek...
- 2026 - 04 - 14
Goienagusiko Ganaltoko gaurko irteeran, izan zitekeen txarragoa, baina azkenean ez digu hain giro txarrik egin: elur malutak ikusi ditugu tarteka, baina baita eguzki distiratsu eta epela. Haizea fin ibili da, baina babesean ibili gara gu. Eta hotza, ez da hainbesterakoa...
- 2026 - 03 - 26
2026.03.20 Aurreikusitakoaren arabera, joan den martxoaren 16an, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian, Goienagusi Elkarteak 2026ko urteroko Ohiko Batzar Orokorra egin zuen, behar bezala. Mahaia Mikel Tatiegi lehendakariak, Miren Eraña idazkariak eta Esti Mendarozketa diruzainak osatu zuten. Batzarrera guztira 105 bazkide joan ziren...
- 2026 - 03 - 20
2026.03.10 Gaur Goienagusiko talde bat, 56 pertsona guztira, Donostiara gerturatu gara Tabakalera eta Aquariuma bisitatzera. 38 pertsonek, eguna Tabakalera bisitatuz hasi dugu; bisitak, bi taldeetan banaturik, ordu beteko iraupena izan du eta euskaraz egin izan dugu. Gidariek Tabakalerako eraikinaren zehaztapenak...
- 2026 - 03 - 10
Zalantzan jartzen dut eskolako umeek gu baino hobeto pasatuko dutenik bere eskola irteeretan. Benetan. Zenbat kantu, dantza, irrintzi, barre eta algara. Autobusian, etxera bidean baita! Ederra eguna! Goizian goizetik igartzen zan jendearen aurpegietan. Azkenekoz eguraldi eguzkitsuarekin ginen, eta agerian zan...
- 2026 - 02 - 26
2026.02.17, asteartea Gaurko irteera bikaina izan da. Eusko Legebiltzarra bisitatu dugu eta oso ondo egon da; une batez politikari ere sentitu gara … kontuz, botoak eskatzen hasten bagara! Ondoren, oparitxo txiki batekin atera gara, irribarretsu, eta Olleriasko Euskal Buztingintza Museoa...
- 2026 - 02 - 17
2026.02.06 Gaur burutu da, Arrasateko Kulturateko Loramendi aretoan, Kantu Tailerraren 1. saioa, Itsaso Arrieta irakasle adituaren eskutik. Deialdiak izan duen arrakastaren ondorioz, 44 lagunek eman bai zuten izena, 22 kideko bi talde osatu dira, horrela eskabide guztiei sarrera eman ahal...
- 2026 - 02 - 06
Askotan entzun izan dugu esamoldea, ez dagoela zertan urrutira joan leku ederrak ikusteko. Eta horren adibide, ostegun honetan GOIENAGUSIn egin dugun Apotza inguran mendi ibilbidea. Apotza, Untzilla, Asensiomendi, … Bat baino gehiago txundituta gelditu zen Asensiomendi puntatik ikusten zen ikuspegiagatik....
- 2026 - 01 - 23
2026.01.15 Astearte honetan, urtarrilak 13, Portugalete eta Santurtzira joan gara Goienagusiko 50 kide. Portugaleten, Nautika Eskola bisitatzeko aukera izan dugu, bertako bi irakaslek planetarioa eta nabegazio simulagailua erakutsi eta azaldu dizkigute. Ondoren Santurtziko Turismo Bulegora gerturatu eta han beste bi...
- 2026 - 01 - 15
2026.01.12 “Kantatzea osasungarria da eta Goienagusin, gainera, kantatzea gustatu egiten zaigu”. Hor Goienagusiren zuzendaritzak zergatik, oraingoan, kanta bilduma bat argitaratzea erabaki duen, bazkide guztiei liburuxkaren ale bana oparitzeko asmoz. Ordena alfabetikoan, Agur Zuberoa-tik eta Zurekin Batera-raino, 166 kanta herrikoi, lehenakoak...
- 2026 - 01 - 12























