AGUSTIN ARRIETA: Negazionismoari buruzko gogoetak

  • 2024ko MAIATZAK 13, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

Negazionismoari buruz gogoetak

“Negazionismoa” eta “negazionistak” pandemia garaian behin eta berriro aipatuak izan dira. Baina negazionismoa ez da pandemiari soilik lotzen zaion gertakizuna. Pandemiatik harantzago doa negazionismoa: badaude holokaustoa ukatzen dutenak, badaude bortizkeria matxista ukatzen dutenak, badaude txertoen eraginkortasuna ukatzen dutenak, badaude Lurra biribila dela ukatzen dutenak, badaude klima-aldaketa ukatzen dutenak…, badaude…

Hitzaldi honetan hiru helburu ditut. Lehenik eta behin, negazionismoaren inguruko argibide historiko batzuk emango ditut. Bigarrenik, jarrera negazionistaren ezaugarriak zehazten saiatuko naiz: zer da negazionismoa? Zer ez da? Azkenik, alderatuko ditut negazionismoa eta jarrera kritikoa. Antza denez, negazionistak diskurtso “ofiziala” zalantzan jarri nahi du, hau da, negazionismoa boterearekiko kritikoa omen da. Gainera, negazionismoa espektro politikoan edozein tokitan ager daiteke, ezkerrean, eskuinean edo erdialdean. Uste dut jarrera negazionista eta jarrera kritikoa elkarrengandik bereizi behar direla. Jarrera negazionista ez bezala, jarrera kritikoa bultzatu eta sustatu behar dugula defendatuko dut.

Agustin Arrieta Urtizberea

Euskal filosoflo eta idazlea da[1]. Filosofian eta informatikan lizentziatua, filosofian doktorea da[2]. Gaur egun filosofia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean[3]. Bere tesia Lógica para la inteligencia artificial izan zen.[4] Zenbait lan akademiko eta saiakera filosofiko idatzi ditu. Halaber, bi fikzio-liburu idatzi ditu. Gai eta auzi askoren inguruan egin du lan: logikaren historia eta filosofia, hizkuntzaren filosofia, David Humeren filosofia,.. Zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz aritu izan da.[5][6][7] Filosofia unibertsitatetik kanpora zabaltzeko ahalegina egiten ari da, filosofiarako sarrera batzuk idatziz.[8][9] Beste egileekin batera Filosofiaren Historia bat argitaratu du euskaraz.

Agustin Arrieta Urtizbereak defendatu dituen zenbait tesi filosofiko: Metafisikaz, Epistemologiaz, Etika eta estetikaz, Zientziaz, Logikaren filosofiaz, hizkuntzaren filosofiaz eta bestelakoez.

Agustin Arrieta Utizberearen lanak: Artikuluak, Itzulpenak, Literatura eta Filosofia liburuak.

Detalles del evento