AITOR ARREGI. Zinema barrutik: pelikula bat nola egiten den (La trinchera infinita, adibide gisa)

  • 2024ko MAIATZAK 22, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Aretoa – OÑATI

GAIA

Zinema arte bat eta teknika bat da. Istorioak irudien proiekzioaren bidez kontatzeko artea da, eta zazpigarren artea izenarekin ezagutzen da. Eta teknika da, fotogramak azkar eta bata bestearen atzetik proiektatuz, mugimendu-ilusioa sortzeko gaitasuna duelako.

Film zinematografikoak egiteko, gaitasun eta diziplina asko lehiatu behar dira, bai maila teknikoan, bai sormenean eta finantzetan. Besteak beste, muntaia, argazkia, zuzendaritza, gidoiak idaztea, kamerak erabiltzea, soinua, ekoizpena eta abar. Eta, horretarako, lantalde bat behar da.

Horrela, ekoizpen zinematografikoak hainbat etapa ditu: Gidoigintza, aurreprodukzioa, errodajea, postprodukzioa eta banaketa eta erreprodukzioa.

HITZALDIA

  • Lehen zatian, guzti horretaz arituko da Aitor Arregi, horrela entzuleek pelikula bat nola egiten den jakin dezaten eta zineaz duten ezagutza aberastu.
  • Bigarren zatian, hain arrakastatsua suertuatu den ‘La Trinchera Infinita’ pelikularen nondik norakoak azalduko ditu, adibide gisa.
  • Galde-erantzunetan, gainera, beste pelikula batzuen ezaugarriak ere aipatu ahal izango ditu (Handia, Cristobal Balenziaga eta abar).

OHARRA: Egokia litzateke, ‘La Trinchera Infinita’ ikusita izatea, hitzaldiko azalpenak hobeto ulertze aldera.

HIZLARIA

AITOR ARREGI GALDOS (Oñati, 1.977)

Mondragon Unibertsitatean enpresa ikasketak egin ondoren, Sarobe zinema eskolan ikasi zuen Arregik (Urnieta, Gipuzkoa). 2001ean Moriarti ekoiztetxea sortu zuen Asier Acha, Xabier Berzosa, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañorekin batera. Glup (2003ko Animazio Film Onenaren Goya sarirako izendatua) eta Cristobal Molón (Animacor zinemaldiko sari nagusia) animaziozko film luzeak zuzendu ditu, Iñigo Berasategirekin batera. Lucio film dokumental luzea ere zuzendu du (Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatua eta 2007an Film dokumental Onenaren Goya sarirako izendatua), Jose Mari Goenagarekin batera.

2017an Handia filma zuzendu zuen, Jon Garañorekin batera. Film luze honek 32 sari jaso zituen, tartean Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren sari berezia eta Irizar saria. Horrez gain 10 Goya Sari jaso zituen.

2019an La Trinchera infinita zuzendu zuen Jose Mari Goenaga eta Jon Garañorekin batera. 25 sari jaso ditu filmak, besteak beste Donostiako Zinemaldian, zuzendari eta gidoi onenari eta Fipresci sariak. Horrez gain, film onenaren saria jaso du 2020ko Forqué Sarietan eta urte berean bi Goya jaso ditu.

2023an Balenciaga Disney + plataformarako seriea idatzi eta zuzendu du Jose Mari Goenaga eta Jon Garañorekin batera. Seriea udazkenean estreinatuko da.

Film laburren artean, Mateoren ama, Jose Mari Goenagarekin batera zuzendutakoa, eta Zarautzen erosi zuen lanak dira ezagunenak. Biak Kimuak- eko katalogoan sartu dira eta hainbat sari irabazi dituzte. Zarautzen erosi zuen- ek Clermont-Ferrand-eko Nazioarteko Zinemaldian sail ofizialean parte hartu zuen sail ofizialean.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea ere bada Arregi, eta ikus-entzunezko ikasgaien artean narratiba, errealizazioa eta gidoia irakasten ditu.

Gidoilari eta zuzendari lanak

  • 2024 Marco. Oraindik estreinatu gabea. Zuzendaria Jon Garañorekin batera.
  • 2023 Balenciaga (Seriea) Zuzendari eta gidoigilea Jose Mari Goenaga eta Jon Garañorekin batera.
  • 2019 La trinchera infinita (film luzea). Zuzendari Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarekin batera.
  • 2019 Mateoren ama (film laburra). Zuzendari eta gidoigilea Jose Mari Goenagarekin batera.
  • 2017 Handia (film luzea). Gidoilari eta zuzendari Jon Garañorekin batera.
  • 2014 Loreak (film luzea). Gidoilari Jose Mari Goenaga eta Jon Garañorekin batera.
  • 2014 Zarautzen erosi zuen (filmlaburra). Gidoilari Jose Mari Goenagarekin batera eta horrez gain zuzendaria.
  • 2013 Azken egunak Gurian (dokumentala) Gidoilari eta zuzendaria.
  • 2011 Lagun mina (film laburra). Gidoilaria Jose Mari Goenagarekin batera.
  • 2007 Lucio (Film luze dokumentala). Gidoilari eta zuzendari Jose Mari Goenagarekin batera.
  • 2006 Cristobal Molon (Animaziozko film luzea). Zuzendari Iñigo Berasategirekin batera.
  • 2004 Glup (Animaziozko film luzea) Iñigo Berasategirekin batera zuzendutakoa.
  • 2004 Sahara maratón (dokumentala). Zuzendari eta gidoilari Jon Garañorekin batera.
Detalles del evento