AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK: Ipuin kontaketa musikatua

  • 2024ko ABENDUAren 18, eguaztena
  • Goizeko 10:00-etan
  • OÑATIko Santa Ana Antzokian

Gabon oporren aurreko azken saioa izango den honetan, musikaz lagundutako kontakizun ederrez gozatzeko aukera izango dugu, ‘Amelia eta Xirrikituen jostunek’ bikotearen eskutik.

‘Ameli eta Xirrikituen jostunek’ ipuina eta musika uztartzen dituen proiektua da, ipuin kontalari batek, musikari baten laguntzaz, burutzen duena.

Amaia Elizagoien (Oronoz, 1994) da ipuin kontalaria. Amaiari ipuinak entzutea bezainbeste gustatzen zaio ipuinak kontatzea, eta horretan dabil 2015etik. Bakarka nahiz musikariekin batera aritzen da Euskal Herrian barrena, entzun nahi dituenari ipuinak eta istorioak kontatuz.

Itziar Teietxea da musikaria.

‘Berriak herri’ izeneko lana eskainiko dute:

Zerk egiten du herria herri? Bere jendeak? Bere txokoek? Bere ixtorioek? Edo bere berriek? Kontatuko ditugunak gertakizunak dira, istorioak, elezaharrak, anekdotak, behin berriak izan zirenak eta zahartu badira ere berri izaten segitzen dutenak. Ezagutu dezagun bada gure herria eta gure herritarrek behin ikusi, entzun edo sentitu zutena. Harritzeko prest?

OHARRA: Saioa amaitzean OÑATIKO UDALAK luntxa eskaini du Santa Anako arkupetan.

Detalles del evento