ANDER ARANBURU: Elektromobilitatea automozioan (EV)

  • AZAROAK 2, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA
  • LABORATORIUM-en eskutik

Ander Aranburu Bergarako Lazpiur enpresako Zuzendaria da duela lau urtetik hona. Aurretik Gorla Auto Group-eko Zuzendari Orokorra izana da hainbat urtetan.

LAZPIUR ehun urtetik gorako familia enpresa da.

Bi negozio-ildo nagusi ditu: makineriaren eraikuntza eta forjaketarako doitasunezko tresnen fabrikazioa hotz, erdi-bero eta bero modalitateetan, eta automobilgintzaren sektorerako lan egiten du. 25 herrialdetan dago enpresa, eta bere sektorean mundu mailako erreferentziazko fabrikatzailetzat jotzen da.

Une honetan, Bergarako enpresak Industria Ministerioari aurkeztutako automobilgintzaren sektoreko proiekturik handienean parte hartzen du, Europako finantzaketa lortzeko helburuarekin (Perte). Future: fast Forward’  izeneko ekimena Volkswagen eta Seat taldeek gidatzen dute. Bertan 62 enpresa daude, horietatik % 61 ETEak.

Ander Aramburu jauna, enpresa honetako zuzendari nagusia, bere ordezkaria da Teknikerreko Patronatu Batzordean.

HITZALDIA 
Elektromobilitatea automozioan (EV)
  • Merkatuen eskaintzen dituen auto elektriko eta elektrifikatuen ezaugarriak.
  • Motore elektrikoen teknologia desberdinak.
  • Bateria elektrikoen konposaketa eta ezaugarriak.
  • Periferikoak powertrain. OBC, Inverter, BMS, VDU
  • Lazpiur enpresaren estrategia elektromobilitatean.
Detalles del evento