Aralarrera mendi irteera

Ikasturte honetako azken mendi irteera datorren ekainak 20an egingo dugu. Eta horretarako, leku berezibat aukeratu dugu: Aralar, euskal mendizaleendako leku gogokoenetako bat.

Ibilbide erraza izango da, edonork egiteko modukoa, aldapa haundirik gabekoa; 12 km inguru luzeeran, eta 250 mtko desnibelarekin. Guztira 4 ordu inguru izango dira.

Ibilbidean Aralarko ezaugarri direnak ikusiko ditugu: pagadi ederrak, belardi zabalak, artzai txabolak.

Autobusak Guardetxean utziko gaitu, eta pistatik zehar Igaratzara helduko gara. Bertan hamarretakoa eginda gero, Desaora joango gara, eta handik, artzai bideetatik, Intzazelaira joko dugu, gero Albiko parkingera heltzeko. Bertan izango dugu aurobusa zain.

Bazkaldu, Lekunberriko Ayestaran hotelan egingo dugu.

XEHETASUNAK

– Eguna: 2024-ko EKAINAK 20, Osteguna

– Ibilbidea:

    • GUARDAETXE-IGARATZA-(DESAOMENDI)-INTZAZELAI-ALBI (12 km, 250 mt, 4 ordu)

Bazkaria: Lekunberriko Ayestaran hotelean.

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Eskoriatza
    • 08:05 – Aretxabaleta
    • 08:15 – Arrasate
    • 08:20 – San Prudentzio
    • 08.25 – Bergara

Izena emateko egunak: Ekainaren 3-tik 14-ra bitartean.

Prezioa: Bazkideak 25 €; Ez-bazkideak 30 €

Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

ARGAZKIAK

Aralarreko San Migel santutegia

Aralarreko ikuspegiak

Lekunberriko Ayestaran ostatua

Detalles del evento