
- 2025-eko MAIATZAK 22, Osteguna
Egun negargarria tokatu zitzaigun iaz Aralarrera antolatu genuen irteera egunean. Gure mendiko plana ezertarako ez zela ikusirik, eguraldiaren iragarpenaren aurrean, plana goitik eta behera aldatu eta turiemo puskat egin genuen: San Migel baseliza ikusi eta historia ezagutu, eta Mendukilo koba zuloan barrena ibilli. Eta egun polita izan zen. Baina pendiente utzi genuen mendi ibilaldia burutzea. Eta heldu da eguna.
Ibilbide erraza izango da, edonork egiteko modukoa, aldapa haundirik gabekoa; 12 km inguru luzeeran, eta 250 mtko desnibelarekin. Guztira 4 ordu inguru izango dira. Ibilbidean Aralarko ezaugarri direnak ikusiko ditugu: pagadi ederrak, belardi zabalak, artzai txabolak.
Autobusak Guardetxean utziko gaitu, eta pistatik zehar Igaratzara helduko gara. Bertan hamarretakoa egin ondoren, Desaora joango gara. Aukeran, nahi duenak, Desaomendira (1.306 mt) igotzea izango du. Oso gertuan dagoen Aizpearro parajea ere ezagutuko dugu, Aralarrek gordetzen duen leku magiko eta izkutu horietako bat. Hemen, artzai bideak jarraituz, Intzazelaira joko dugu, gero Albiko parkingera heltzeko. Bertan izango dugu autobusa zain.
Bazkaldu Lekunberrin, Ayestaran Hotelean, egingo dugu.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea:
- GUARDAETXE-IGARATZA-(DESAOMENDI)-INTZAZELAI-ALBI (12 km, 250 mt, 4 ordu)
– Gehienezko kopurua: 60 lagun.
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Eskoriatza
- 08:05 – Aretxabaleta
- 08:15 – Arrasate
- 08:20 – San Prudentzio
- 08.25 – Bergara
– Izena emateko egunak: Maiatzaren 12-tik 19-ra bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 27 €; Ez-bazkideak 32 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
ARGAZKIAK
Aralarreko San Migel santutegia

Aralarreko ikuspegiak




Lekunberri

