Aramaioko ikuspegiez gozatzeko ibilbidea

IBILALDIAREN AZALPENA

Hurrengo GOIENAGUSIko mendi irteera, azaroaren 23an, apur bat diferente egingo dugu. Ez gara oso urrutira joango, Debagoienan daukagun haran politenetariko bat ezagutzera baino. Izan ere, Aramaiora bakoitza bere kabuz joango gara, ez baitugu autobusik antolatuko. Irteera egun erdikoa izango da, eta bazkaririk gabekoa.

Goienagusiko txango honetan, Aramaio harana ezagutuko dugu, bertako tontorretako ikuspegiaz gozatuz, mendi eta larreak.

Ibarratik (kiroldegia) irtetea proposatzen dizuegu; Azkoaga auzoa zeharkatuz Danborralde (Ganboralde) menditik Aramaioko haranaren ikuspegi onenetako batekin gozatzeko. San Adrian baselizan atseden hartu ondoren, Durakogainera igoko gara Kurtzeta mendatera iristeko. Hemendik, Ibarrara itzuliko gara Gasteizerako bide zaharretik, Gureia auzotik igarota.

Txangoan, Anboto, Arangio edo Murugain mendilerroa, Salaberri ‘Agestoixe’ eta Azkoagako Santageratxo eta San Adrian eta Gureiako Santiago ermitak ikusi ahal izango ditugu.

Ibilbideak 10km inguruko luzeera du, eta 500 mtko desnibela, 3 ordu eta erdian egiteko modukoa.

Bukatutakoan, Aramaixoko jubilatuen etxean, salda beroa eta mokadutxo bat eskeiñiko digute.

 

 

XEHETASUNAK

  • Eguna: AZAROAK 23, osteguna.
  • Helmuga: Aramaion zehar ibilbide zirkularra.
  • Luzera: 10 km. inguru.
  • Denbora: 3 ordu eta erdi inguru.
  • Desnibela: 500 m. inguru.
  • Zailtasuna: Ertaina.
  • Joan-etorria: Nork bere kabuz.
  • Bazkaria: Nork bere etxean.
  • Irteera ordua eta lekua: Goizeko 9:00-etan, Kiroldegiaren aurrean.
  • Ibilaldiaren amaieran, etxera aurretik, salda eta mokadutxoa Aramaioko Jubilatuen Elkartean.
  • Prezioa: Bazkideak 6 euro. Ez bazkideak: 8 euro.
  • Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrentera. Transferentzia kontzeptu bezala “IZEN-ABIZENA + ARAMAIXO” jarri beharko da.

 

Detalles del evento