
- 2023, Abenduak 18, astelehena
- 10:00
- ARRASATE (Kulturate)
GAIA
MARIANO FERRER (Donostia, 1939-2019) ezinbesteko erreferente gisa geratu da Euskal Herriko kazetaritzaren historian. 1971tik aurrera Donostiako Herri Irratian jardun zuen, hasieran Radio Reloj saioarekin, ondoren zinez ezaguna izatera iritsi zen El Kiosko de la Rosi-rekin.
Komunikatzaile aparta izateaz gain, bere ezaugarri behinenak izan ziren pentsamendu askea, edozein botere motarekiko kritikotasuna eta hainbat gizarte ekimenekiko konpromisoa (Elkarri, SOS -Arrazakeria…).
Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo, kazetaritza eta konpromisoa liburuak (Erein, 2023) ez du agortzen Ferrerren ondare aberatsa, baina kokatzen ditu haren kazetaritzaren hainbat lorratz.
HIZLARIAK
Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953)
Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua (1971-1976), Zeruko Argia astekarian lan egin zuen (1976-1981). Euskal Telebistan garatu zuen ibilbide profesionala (1986-2018), eguneroko albistegietan, nahiz zenbait saiotan (Hemen eta Munduan, Euskadi Zuzenean, Bertatik Bertara, Postdata…).
Kolaboratzaile izan da hainbat irrati eta aldizkaritan: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV, Ankulegi. Gaur egun, Berria-n eta Goierriko Hitza-n jarraitzen du.
Argitalpenak: Yoyes desde su ventana (1987) liburuan koordinatzaile. Jaurlaritzaren Bidegileak bilduman hamabi ale. 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012). Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari (Aleka bilduma, 2018). nanoGUNE, txikiaren xarma (CIC nanoGUNE, 2021).
Esther Ferrer Rizo (Donostia, 1981)
Deustuko unibertsitatean Giza Zientziak: Komunikazioan (2004) eta Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua (2013). Bere ibilbide profesionala MEDIA (Creative Europe) Programaren Euskadiko ordezkaritzan hasten du eta irakasle gisa jarraitzen du Deustuko Unibertsitatean, 2012an Madrilera joan aurretik.
Hamarkada batez Madrilen eta Milanen (Italia) kudeaketa akademikoari eta komunikazioari lotutako hainbat lan tartekatzen ditu. 2022an Donostiara itzultzen da doktoretza egiteko Deustuko Unibertsitateko Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa doktorego programan.
2021etik Mariano Ferrerren Legatua taldearen jarduera koordinatzen du, bere ondare dokumental eta intelektualari jarraipena emateko sortua. MFL taldeak 2022an ‘Kazetaritza politikoa konpromiso sozial eta etiko gisa. Mariano Ferrer’; ikastaroa antolatzen du EHUko UIK uda ikastaroen barruan. Ikastaro horren edukiak izan dira 2023an argitaratutako Mariano Ferrer. El periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa liburuaren oinarria.