Eutsi Malen!

  • 2025ko MARTXOAK 19, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

MALEN OSA 

Eutsi Malen! dokumentala eta UNAI UGARTEMENDIA kazetariarekin elkarrizketa

Oñatiko Aloña Mendi  futbol taldean aritzetik, munduko mendi lasterketari onenetako bat izatera pasa da Malen Osa lau urte baino gutxiagoan.

MALEN OSA

Lau urte hauetan bizitako oroitzapen gozoak eta azken hilabeteetan izandako albiste gogorrak errepasatuko ditu Unai Ugartemendia kazetariak.

Lehenik Salomon etxeak Malenen inguruan osatu zuen dokumental laburra botako dugu (Eutsi Malen!) eta, ondoren, geroztik bizitza zenbat aldatu zaion hitz egingo dugu.

Malen Osa (Oñati, 2002)

Ekoteknologien ingeniearitzan graduatua; eskiatzaile eta korrikalari profesionala. Txikitatik izan duen mendiarekiko eta kirolarekiko afizioa, ofizio bihurtu zaio 2024az geroztik, eta gaur egun Salomoneko kide dihardu mendiko eskian eta mendi lasterketetan lehiatuz.

UNAI UGARTEMENDIA ETA MALEN OSA

Unai Ugartemendia (Andoain, 1975)

BERRIA egunkariko mendi kazetaria. Mendi lasterketetan aditua. Hainbat hedabideetan kolaboratzaile, Euskal Mendi Federazioko prentsa  arduradun izandakoa. Bidea ipar liburuaren idazlea, eta, egun, Tolosaldeko Ataria Irratian Mendikatea eta Zer Ez da ezberdin saioetako gidaria.

Detalles del evento