FELIX ARRIETA eta ELENA LAKA: Zaintzaren hariak, mataza desegiteko klabeei tiraka.

  • 2024ko URTARRILAK 8, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

GAIA

Zaintzaren inguruko eztabaida erdigunean dago egungo gizartean. Hori horrela izanik, zein dira gai honek dituen erronka nagusiak? Nola egin beharko genieke aurre? 

Hitzaldiaren helburua ‘Zaintzaren hariak’ liburua aitzakia hartuta, zaintzaren gaiaz solastea izango da, egungo gabezietatik abiatu eta nora joan beharko genukeen marraztuz.

HIZLARIAK

Felix Arrieta Frutos (Donostia, 1982). Politika zientzian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktore Deustuko Unibertsitatean.  2009tik Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte zientzien Fakultateko irakaslea da, Gizarte Laneko arloan. Bere ikerketa arloak gobernantza, gizarte politikak eta gizarte zerbitzuen antolaketa dira, baita adiskidetzea ere. Hainbat argitalpen ditu aldizkari zientifiko eta obra kolektiboetan, baina ‘El archipiélago del bienestar. Los servicios sociales en el País Vasco’ (Catarata, 2019) da bere obrarik esanguratsuena. Eta aurten bertan, ‘Zaintzaren hariak. Ohial berri baterako bideak ehuntzen’  liburua idatzi eta argitaratu du. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, besteak beste ETB, Euskadi Irratian, Berrian edo Diario Vascon analisiak eginez.

Elena Laka Muñoz (Eibar, 1966) Abokatua naiz eta abokatutzaren jardunean dihardut nire bizitza profesional osoan. Epaitegietako eta auzi lanari lotutako bulegoko jardunean oinarritzen da batez ere gure lana. Zuzenbideari lotutako irakaskuntza eta komunikazio lanetan ere aritzen naiz: EHUko Abokatutzako Masterrean eta Eibarko Esperientzia Eskolan, eta hedabide desberdinetan. Zuzenbidearen jardun praktikoa eta aldi berean irakaskuntzan eta zabalkundean aritzea uztartze ezin hobea iruditzen zait, bi alorrek pertsonekin modu desberdinean eragiteko aukera ematen didatelako.

Detalles del evento