
- 2025, MARTXOAK 26, eguaztena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
HITZALDIA
Sindrome metabolikoa: loditasuna, hipertensioa eta diabetesa
Sindrome metabolikoa esaten zaio gure artean geroz eta gehiago ematen den egoera bati, zeinak obesitatea, tentsio arteriala eta 2 motako diabetesa biltzen dituen. bere maiztasuna handitzen ari da, gure elikadura ohiturak eta ariketa fisiko gutxi egitearen ondorioz. Ez da arazo estetikoa, osasun arazo handi bat baizik, gaixotasun kardiobaskularrak (iktusa, bihotzeko infartua), minbizia edo artrosia izateko arriskua handitzen dituelako. Nola sortzen den aztertuko dugu, berari nola kontra egin diezaiokegun, eta beste gomendio batzuk emango ditugu.
FELIX ZUBIA. Zarautz, 1974.
– Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1998an. Medikuntza eta Kirurgian doktore, 2009an. Ikerketaren gaia: Pankreatitis akutuaren konplikazio infekziosoak.
– Medikuntza Intentsiboan espezialista, 2004tik. Donostialdea ESIko Zainketa Intentsiboen Unitateko mediku, 2004tik. Zerbitzu honetako buru, 2020ko abendutik.
– Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko irakasle laguntzaile, 2006tik, Medikuntzako Sailean.
– 35 argitalpenetik gora, nazioarteko aldizkarietan. 6 doktorego tesiren zuzendari. Ikerketa lerroak: pankreatitis akutua, paziente politraumatizatuak, miokardioko infartu akutua.
– Gurutze Gorriko boluntario, 1995etik.
– Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile: Euskadi Irratia, Argia, Elhuyar… Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioaren aurkezle. 2020ko Rikardo Arregi kazetari onenaren sariaren irabazle.
