GETARIA-ZARAUTZ: Kultur bidaia

    • Eguna: 2024ko Martxoaren 7a
    • Prezioa: 40€
    • Izena emateko bidaltze egunak: Otsailaren 23
    • Irteera kobratzeko egunak:
      • Eskuz: Otsailaren 26an eta 28a,
      • Transferentziaz:  Otsailak 28 baino lehenago
    • Bisita gidatuen hizkuntza: euskera

    AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

    • Eskoriatza 8:30
    • Aretxabaleta, 8:35
    • Arrasate; 8:45
    • Elorregi (Sanpru), 8:50
    • Bergara, 8:55
    • Bueltatzeko irteera – Zarautzen: 17:30

    EGITARAUA (Antolamendua: 2 taldetan banatuta)

    • A taldea (25 pertsona)
      • 10:00 Getariko bisitaldi gidatua
      • 11:15 Denbora  librea
    • B taldea (30 pertsona)
      • 10:00 Denbora  librea
      • 11:00 Museo Balenciagaren bisita librea
  • 12:30 – Etxaniz txakolindegia bisitatu eta hamaiketakoa
  • 13:45 – Zarautzera autobusez
  • 14:30 – Bazkaria, Zarautzen. Hotel Zarautz.
  • 17:30 – Irteera Zarautzetik

DESKRIBAPENA

Getariako hirigune historikoa lurmutur harritsu baten gainean dago, eta haren parean dago San Anton uhartea, XV. mendeaz geroztik itsasertzarekin artifizialki lotuta dagoena. Bien artean, San Antonen babesean, Getariako portua dago, mendeetan zehar biztanleriaren aberastasun-iturri nagusia izan zena eta oraindik ere arrantza-jarduera garrantzitsua mantentzen duena. Hiriguneko kale paraleloak, erdi aroko trazadurakoak, itsasorantz jaisten dira. Getariako erdigune historikoak bere monumentu nagusiak gordetzen ditu, besteak beste, San Salbador eliza, Zarauzko dorreak, Ochoa Ibañez de Olano, baita beste jauregi eta etxe gotiko eta barroko askoren hondakinak. San Salbatore eliza Euskal Herriko arkitektura gotikoaren eredu eta adibiderik onenetakoa da. Hemen, 1397.eko uztailaren 6an, Gipuzkoako Ermandadea eratu zen, hartara lurralde historikoa orduantxe sortuz. Eta 1486an, Joan Sebastian Elkano bataiatu zuten, 1519 eta 1522 bitartean Munduari Lehen Itzulia egin zuen nabigatzaile handia.

Gaur egun famatua da bere txakolinagatik. Getariako Txakolina Jatorri-Deiturako txakolinak mahats-barietate autoktonoari zor dio bere berezitasuna, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza izenekoaei, hain zuzen. Upategi familiarren elaborazio zainduak, klima atlantikoak eta gure mahastien inguru zoragarriak, nortasun eta jite jatorrak, bere-bereak, ematen dizkiote Getariako Txakolinari. Estatuan eta nazioartean gogotik kontsumitzeak Getariako Txakolinaren upategien kalitatearen eta lan bikainaren fede ematen du.

Mundu mailan ezaguna da ere bertan Cristobal Balenciaga jostuna eta moda diseinatzaile famatua jaio zelako  1895ko urtarrilaren 21ean  eta  harekin lotuta dagoen Museoagatk.  Balenciaga moda-etxearen sortzailea. Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute, eta ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du.

Detalles del evento