EÑAUT ELORRIETA eta MIKEL MARKEZ: Hitzaldi musikatua

  • MARTXOAK 9, Eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Musikariak izango gara hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.

Bost ataletan banatu dugu euskal musikaren historia:

  1. 60ko hamarkadara artekoa
  2. 60ko eta 70eko hamarkadak
  3. 80ko hamarkada
  4. 90eko hamarkada
  5. urtetik gaur egunera artekoa

Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz.

Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (XXI. mendea) –euskarririk gabeko aro modernoa– jorratu ditugu.

Hitzaldiek parte-hartzaileak eta ludikoak izatea dute helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Detalles del evento