IBILALDIA: Gatzagako mendietan zehar (Hiruerreketa eta Albiturri)

  • Noiz: 2023, APIRILAK 27, osteguna
  • Irteera: GATZAGAko Herriko Plazatik, goizeko 9:00-retan
  • Joan etorria: Nork bere kasa.
  • Ez dugu jatetxean bazkalduko eta eguerdirako etxera itzuliko gara, Gatzagako Elkarte Gastronomikoan salda beroa hartu eta gero.
  • Izena emateko azken egunaUrtarrilak 24, asteartea.
  • Prezioa: Federatuak: 6 € (Sozietateko gastua ordaintzeko). Ez federatuak: 11 € (Sozietatea + asegurua).
  • OrdainketaTransferentzia bitartezES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korronteraTransferentziaren kontzeptu bezala “IZEN-ABIZENA + GATZAGA” jarri beharko da.

IBILBIDEA:

A) AUKERA (eguraldi onaz): Gatzaga-Dorleta-Hiruerreketa-Albiturri-Arkamu-Gatzaga

  • – Zailtasun maila: Erraza.
  • – Luzera: 13 km.
  • – Desnibela: 550 m.

Helburua GATZAGAtik abiatu eta, Dorleta Santutegitik igarota, lehenbizi Hiruerreketa izeneko eremura joatea da, hor jaiotzen da-eta, hiru errekatxoen urak bilduz, aurreruntz Deba ibaia izango dena. Zinez paraje ederra da hori, baso autokotonoz betea (pagoak eta batez ere ariztiak). Gero, bidea zerbait luzatu asmoz, Hiruerreketatik Elgeamendira hurbilduko gara Arkamu eta Albiturri gainak eginez.

B) AUKERA (eguraldi txarraz): Gatzaga-Dorleta-Hiruerreketa-Gatzaga.

  • – Zailtasun maila: Erraza.
  • – Luzera: 8 km.
  • – Desnibela: 309 m.

 

Detalles del evento