MENDI IBILALDIA: Leitzako mendietan zehar

  • Noiz: 2023, MARTXOAK 16, osteguna
  • Luzera: 10,5 km
  • Iraupena: 3 ordu eta erdi
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Desnibela: 564 m
  • Joan etorria:  Autobusez
  • Bazkaria: Berastegiko KAKO ARREGI jatetxean
  • Izena emateko azken eguna: Martxoak 12, igandea
  • Prezioa:
    • Federatuak: 35€/pertsonako (Autobusa + bazkaria)
    • Ez federatuak: 40€/pertsonako (Autobusa + bazkaria + asegurua)
  • Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera
  • Transferentziaren kontzeptu bezala “Izena – LEITZA” jarri beharko da.
  • Behin ordainduz gero ez da itzulketarik izango
  • Bazkideekin batera, nahi izanez gero, etxeko edo lagun diren beste batzuk etor daitezke

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA honakoa izango da:

  • 08:00 Eskoriatza
  • 08:05 Aretxabaleta
  • 08:15 Arrasate
  • 08:20 San Prudentzio
  • 08:25 Bergara

IBILBIDEAREN AZALPENA

 

 

 

 

 

Ibilbide xumea bezain polita da Leitzatik Kornieta mendira garamatzan hau. Oso ondo seinaleztatutako ibilbidea da, marka zuri eta hori etengabeekin, ibilbidearen zatirik handiena gurekin izango dugularik. Gailurretara hurbiltzean bakarrik desbideratuko gara marketatik. Nolanahi ere, gailurrak oso bistakoak dira, eta horiek lortzeko bidea ere bai.

Leitzatik Kornieta mendira itzuli zirkularra eginez

Herritik abiatuko gara mendiko bidea hartuz. Poliki-poliki igoz, ezkerretara herria dugula, Goirriztaran auzoko baserri eta zelaien artetik igarota, Joandegiko bordaraino iritsiko gara. Ezkerreko bidea jarraituz Eguzkiko muñoa eta Basakabi ikusiko genituzke. Pago artetik Gazteluren bordara helduko gara, mokadutxo bat jateko leku aproposa.

Basotik igotzen jarraituko dugu Kornietaraino. Kaskoan haize errotak aurkituko ditugu. Kaskoz-kasko joango gara Gipuzkoa eta Nafarroako mendi asko ikusiz (Aralar, Hernio, Aizkorri, Anboto, e.a.).

Putzen borda aldera jeisten hasten garenean Peru Harri ere ikusiko degu lehengo bidea topatu arte. Ezkerretara hartuz Santa Kruz ermitara ailegatuko gara. Ermita irekita dago, txoko polita da.

Ondoren herrira jeitsiko gara herriko panoramikaz gozatuz. Jeisterakoan aurkituko ditugo eliza, labaderua eta zuzenean udaletxera eta herriko plazara ailegatuko gara. Hor bukatzen da gure itzulia.

Bazkaria Berastegiko KAKO ARREGI Jatetxean egingo dugu.

 

 

 

Detalles del evento