IDOIA GARATE eta JON ERRANDONEA: Lehengai kritikoak eta baliabide mineralak, beharrezko orekaren bila

  • 2025eko MARTXOAK 24, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIAREN SINOPSIA

Gaur egun edonon entzuten dugu, eta nahiko barneratuta daukagu, trantsizio energetikoaren beharra. Honen helburua energia berriztagarrietan oinarrituz bizi garen ingurugiroarekiko modu jasangarriago batetan bizitzen jarraitu ahal izatea da, baina trantsizio honek badauka hainbeste entzuten ez den alderdi bat: lehengai kritikoen beharra.

Zer dira lehengai kritikoak? Nondik lortzen dira lehengai hauek?

Trantsizio energetikotik kanpo, guztion egunerokotasunean erabiltzen ditugun lehengai kritikoen inguruan ariko gara baita ere. Garapen teknologikoak funtsezko papera jokatzen du gizartearen ongizatean, baina garapen horretarako ezinbestekoak dira lehengai kritikoak.

Gizakiaren denbora-eskalan agortezinak diren energia berriztagarriak erabiltzeko, eta gizartearen ongizatea hobetzeko, beharrezkoa da zenbait baliabide mineral mugaturen ustiapena, baina non dago oreka?

HIZLARIAK

Idoia Garate eta Jon Errandonea

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Geologian lizentziatu ondotik Madrilgo Complutense Unibertsitatean ingurumen Geologia eta baliabide geologikoen inguruko masterra burutu zuten. UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Doktore titulua lortuta, bertako Geologia sailean jarraitzen dute biek irakasle-ikerlari moduan. Ikerketari dagokionez, ikerketa talde berdinean daramate azken urteotan, zenbait elementu kritikotan aberastuta dauden arroka granitikoen inguruko mineralogia, geokimika eta petrogenesian dabiltza, elementu hauek lurrazalean duten joera eta elementu hauek dituzten arroken jatorria aztertzen.

https://orcid.org/0000-0003-2561-8213
https://orcid.org/0000-0001-5889-6805

Detalles del evento