IKASTAROA: Wikiloc-en erabilera

  • Non: Bergaran, Pol-Pol mendi elkartearen egoitzan.
  • Noiz: Apirilak 19 (eguaztena), 20 (osteguna) eta 22 (larunbata)
  • Iraupena: 3 saio (2, teorikoak, bulegoan, eta bat, praktikoa, mendian).
  • Irakaslea: Ane Motoso (Pol-Poleko mendizalea eta mendi gidari tituloduna)
  • Hizkuntza: Euskeraz
  • Prezioa: 20€/pertsonako
  • Kobraketa: apirilaren 17ko (astelehena) hitzaldian
  • Behin ordainduz gero, ez da itzulketarik izango
  • Izena emateko epea: otsailaren 24ra arte
  • Parte-hartzaileen kopurua: gehienez 20 pertsona

ZER DA WIKILOC?

Wikiloc ordenagailuan edo mugikorrean erabil dezakezun aplikazio bat da, zure mendi ibilbideak kudeatzen lagunduko dizuna eta ibilbideen datu base haundi bat eskainiko dizuna.

Une oro, orientatzen laguntzen digu: non gauden, nora joan, zenbat falta den, zer desnibela dagoen, ibilbide hori egin zuen norbaitek emandako argibideak… 

Ia edozein lekutara joaten laguntzen digu, nahiz eta ez ezagutu; izan ere, seguraski 7 milioi eta erdi erabiltzaileetako batedonbat bertatik ibili izan da, noizbait, eta bere ibilbideak eta jarraibideak erabili ahal izango ditugu.

Egiten ditugun ibilbideak gorde egin ditzakegu ateratzen ditugun argazkiekin, puntu interesgarriekin, iruzkinekin eta bestelako xehetasunekin. 

Berdin funtzionatzen jarraitzen du interneteko estaldura galdu arren; beraz, oso erabilgarria da urrun dauden mendi eta parajeetan ere …

Ibilbideak partekatu egin ditzakegu edo beste batzuek egin dituzten eta Wikiloc-en gordeta daudenak erabil ditzakegu, inspiratzeko edo orientatzeko. Gureak ere eskaini ahal dizkiegu, nahi izanez gero, besteei.

Erreza da erabiltzen eta zehaztasun haundiko datuak eskaintzen ditu.

Oso baliagarria da, beraz, mendian ibiltzeko.

IKASTAROAREN HELBURUAK:

Ikastaro honetan, ba, WIKILOC aplikazioa erabiltzen ikasiko dugu. Mugikorrarekin zein ordengailuarekin irteerak planifikatu, egin eta jarraitzen.

  • Mendi irteerak planifikatzen ikasiko dugu, mapa desberdinak, desnibelak eta geomorfología aztertuz.
  • Mendi irteerak ordenagailuarekin sortzen ikasiko dugu.
  • Mendi irteerak aplikazioaren bitartez jarraitzen ikasiko dugu.
  • Mendi irteerak sortzen ikasiko dugu.

EGITARAUA:

  1. Eguna:   Sarrera. Wikiloc-en oinarriak. (bi ordu, gehienez)
  2. Eguna:   Irteeren planifikazioa. (bi ordu, gehienez)
  3. Eguna:   Mendi irteera praktikoa. (talde bat goizez, bestea arratsaldez)

IRAUPENA: 3 saio (2, teorikoak, bulegoan, eta bat, praktikoa, mendian).

EGUTEGIA:

  • SAIO TEORIKOA: Apirilak 19 (eguaztena): 17.00-etan hasita
  • SAIO TEORIKOA: Apirilak 20 (osteguna): 17:00-etan hasita
  • MENDIKO SAIOAK: Apirilak 22 (larunbata): Goizez talde bat, eta arratsaldez beste bat.

IRAKASLEA: Ane Motoso, Bergarako Pol-Pol elkartearen mendizalea eta wikiloc-en aditua.

LEKUA: Bergaran, Pol-Pol mendizale elkartearen egoitzan.

IKASLE KOPURUA: 20, gehienez.

MATRIKULAREN KOSTUA: 20 €

BESTE OHAR BATZUK:

  • IKASTAROA JARRAITZEKO beharrezkoa da Smartphone (internet bidezko telefonoa) eta hautazkoa da ordenagailua edo tableta.
  • APLIKAZIOA INSTALATUTA EKARRI BEHAR DA IKASTARORA.
Detalles del evento