


IBILBIDEA
Jaizkibel izena entzuten dugunean, zihurrenik Donostiako Klasika (txirrindulari lasterketa) etorriko zaigu burura askori. Edo eskaintzen dizkigu Hondarribia eta Irungo bista ederrak.
Baina Jaizkibel, altxorrez betetako ingurua da. Leku ezezagunak gehienondako, diferenteak oso, beste inon topatzen ez direnak: Grankanto, Labetxu, Labirinto zuria, … Guk, kurtso berriko lehen irteera honetan, horietako bat ezagutzera gonbidatzen zaituztegu: Erentzingo paramoudrak.
Paramoudrak areharrizko formazio bitxi batzuk dira. Gehienak esferikoak, baina ba dira beste forma batzuk ere, erdian zulotxo bat dutenak. Imaginarioa libre utziaz, ikusiko ditugu dortokak, zizareak, … Berez, iknofosilak dira, zulotxo hauetan epoka hartako animaliak bizi bait ziren. Eta, mundu osoko kontzentazio haundiena da hau.
Itsas basterra inguratuz jarraituko dugu gure bidea, beste leku interesgarri eta politak ikusiaz: Biosnarpunta, Xixurko (bere eguzki erlojuarekin), Laondo (koloretako haitzak), …
Gure ibilbidea bukatutakoan, autobusa zain izango dugu, Hondarrabiraino jeisteko.
Bazkaria Hondarribiko kiroldegian dagoen ARDORA Jatetxean egingo dugu.
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA