
- 2026ko Urriak 21, asteazkena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
HITZALDIA
….
Euskal mitokundea: zentzu-esanahietara hurbilpena
…
Euskal mitologia edo mitokundea gure herriko mitoen jasoketa, antolaketa eta ikerketa da. Iturriak hainbat dira, eta emankorrenak ahozko ipuinak dira. Hori dela eta, elezahar, esaunda eta kontuzahar bilketan asko eta asko ibili dira Euskal Herri luze zabalean. Horien artean emankorrena Joxe Migel Barandiaran izan zen, eta beste askok ere uzta oparoa eman digute.
Baina zer dugu mitoa bera? Zer izan behar du ipuinak mitotzat har dezagun? Hau da, mitoak zer esaten digu, edo, hobe esan, nork edo zerk zer esaten digu mitoaren bidez?
Hitzaldi honen helburua mitoaren ulermenerako oinarrizko gakoak ematea da, eta, horrekin bat, Euskal Herriko mitopoesia, mitokritika eta mitologiara hurbilpena egitea. Kontzeptuak, ikerlariak, bildumak eta ipuinak izango ditugu berbagai. Baina, batez ere, helburua gure aurrekoen irudimen eta barne munduaren aberastasunera hurbiltzea izango da.
…
HIZLARIA
…
Jon Mentxakatorre
…
Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Mondragon Unibertsitatean ari da, euskal kultura, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn. Arizmendiarrieta, gizagile eta herrigile liburuaren egilea da (IDTP/ Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa, 2024) eta Euskal pentsamenduaren garabideak bildumaren argitaratzaile (UEU, 2024).
Compartir evento
