JON SAENZ AGIRRE: Klima-aldaketa. Badakigu ez dela naturala. Zergatik?

  • 2024ko Urtarrilak 17, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

HIZLARIA

Jon Saenz Agirre (Bilbo, 1963) Eguratsaren Fisikan Lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Complutensean eta Fisikan Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko irakaslea eta ikertzailea da Fisika Sailean.

Ikerketa alorrean, klima aldaketa, meteorologia eta ozeanoen eta atmosferaren arteko loturak ditu ohiko gaiak. Gainera, Itsas Biologia aztertzen duen Plentziako Itsas Estazioko (PiE) kidea da.

80 artikuluren egilea da aldizkari zientifikoetan. Artikulu horiek ondoko gaietan izan dira: meteorologian, ozeanoa eta eguratsaren akoplamenduan, klimaren aldakortasunean, energia berriztagarrietako baliabideen ebaluazioan eta zientzietarako softwarea idaztean. Azken urtetan, 9 tesi zuzendu ditu.

HITZALDIAREN GAIA

“Klima-aldaketa. Badakigu ez dela naturala. Zergatik?”

Klima-aldaketaren zientziaren sarrera historiko laburra aurkeztu eta gero, behaketa edo obserbazio garrantzitsu batzuk aurkeztuko dira. Aldaketaren atzean dauden arrazoi fisikoak zeintzuk diren aipatuko da.

Azalduko da eredu klimatikoak ez direla eredu estatistikoak, oinarrizko fisika-legeak ebazten dituen programa konplexuak baizik. Haiei buruzko aurkezpen minimoa eman ondoren, behaketa eta ereduen emaitzak aztertuko dira, haien fisikaren bateragarritasuna erakutsiz.

Detalles del evento