JUAN JOSE OLAIZOLA: Trenbidea Debagoienean

  • 2024ko URTARRILAK 10, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

GAIA

1884tik aurrera, Deba bailara trenbide proiektu ugariren xede izan zen, eta horietatik bi gauzatu ziran azkenean: Durangotik Zumarragarako burnibidea eta Vasco-Navarroa. Hitzaldian zehar, bi trenbideren jatorriari eta bilakaerari buruz hitz egingo da, 1967 eta 1975 artean behin betiko desagertu ziren arte.

Vasco-Navarro trena.

“Trenicoa” edo “angloa” izenez ezagutzen zena, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa zeharkatzen zituen bide estuko trenbide bat zen. Gipuzkoako Bergarako herria eta Lizarrakoa, Nafarroan, lotzen zituen, Gasteiztik igaroz. 1889tik 1967ra bitartean jardun zuen.

Vasco-Navarro trenbidea da, dudarik gabe, Iberiar penintsulan inoiz izan den bide metrikoko trenbide garrantzitsuena. Europako tren modernoenetakoa izan zen 1930eko hamarkadan, guztiz elektrifikatu eta automatizaturiko 143 kilometrorekin. Horri gehitu behar zaio orografia konplikatuan eraiki zela gainera, eta oztopo natural handiak gainditu behar izan zituen lehen mailako ingeniaritza-lanen bitartez. Euskal Autonomia Erkidegoko ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikotzat jo daiteke, oro har.

Komunikazio-ardatz garrantzitsua izan zen igarotzen zituen lurretako industria-garapenerako, bai lehengaiak hornitzen zituelako eta bai fabrikatutako produktuak ateratzen laguntzen zuelako. Hala ikus daiteke Debagoieneko Unión Cerrajera enpresaren kasuan edo Arabako Mendialdeko Kanpezuko Asfaltos Naturalesen kasuan, non fabrikek beren instalazioak zeharkatzen zituzten trenbide-adar propioak zeuzkaten. Hain zen hala, ezen merkantzien garraioagatik iritsi zen errentagarri izatera, eta hori izan zen trenbidearen diru-iturri nagusia.

Aldi berean, eta bilakaera industrialaren barruan, trenbidea funtsezkoa izan zen langileak fabriketara garraiatzen zituelako, errepide bidezko garraioa ez baitzen oraindik garatu eta langileek ez baitzuten beste garraiobiderik. Leintz Gatzaga eta Eskoriatzako baserrietako ekonomiarako ere garrantzitsua izan zen, baserritarrek trenbidea erabiltzen baitzuten ostegunero Gasteizera joan eta merkatuan laborantzako produktuak saltzeko. Inguru horietako pertsonak izan ziren trenbidearen falta gehien sumatu zutenak, 1968an itxi zutenean.

Trenbideak, ordea, ez zuen zeharkatzen zituen inguru batzuetako industria-garapena bakarrik faboratu; funtsean, igarotzen zituen eskualdeen arteko komunikabide bilakatu zen. Hiru euskal hiriburuak trenez lotu ziren lehenengoz, Ferrocarriles Vascongadosekin bat egiten baitzuen Mekolalden.

HIZLARIA

Juan José Olaizola Elordi (Donostia, 1965) trenbideen ikerlari eta historialaria da, bereziki bide estuko trenbideetan.

Historia Garaikidean Doktorea Uned-en. Bere bizitza profesional osoa Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoaren burdinbidearen historia eta ondarearen kontserbazio eta zabalkundeari lotuta egon da, 1989an sortu zenetik lanean aritu baita.

Carril aldizkarian lehen argitalpenetatik, Espainiako trenbide-argitalpen gehienekin kolaboratu izan du, hala nola Trenes Hoy, Maquetren, Hobbytren, Trenmanía edo Vía Libre. Horrez gain, Railway History Magazine aldizkariko Erredakzio Batzordeko kidea da, eta bere ikerketa lanak aldian-aldian argitaratzen ditu. Bere ikerketa-jarduerak 50 liburu eta ehun ikerketa-lan baino gehiago argitaratu ditu, bakarka edo Espainiako trenbide-eszenako egile nabarmenekin elkarlanean egindakoak.

Detalles del evento
  • Fecha de inicio
    10 - 01 - 2024 10:00
  • Categoría