Kartografia eta mendi orientazio Ikastaroa (2. saioa)

IRAKASLEA: Mikel Goenaga Unamuno, Goienagusiko kidea eta mendizalea.

EGUTEGIA eta TOKIA

  • Otsailak 7, martitzena, 17:00-19:00 bitartean, saio teorikoa, Arrasateko Kulturaten.
  • Otsailak 14, osteguna, 17:00-19:00 bitartean, saio teorikoa, Arrasateko Kulturaten.
  • Oraindik finkatu gabeko egunean, saio praktikoa (mendi irteera)

IKASLE-KOPURUA: Gutxienez 6 eta gehienez 15

PREZIOA: 15 €/laguneko.

IZEN EMATEA: Taldea osatu arte.

HIZKUNTZA: Euskaraz.

AZALPENA: Ikastaro hau Goienagusiko mendizaleei zuzendua dago. Bertara joateko behar den ezaugarri bakarra mendia gustatzea da; ez dago aurrez zertan ezer jakin.

Esango genuke orientatzea, alde batetik non gauden jakin, eta bestetik nora eta nondik joan behar garen jakitea dala. Horretarako, hainbat baliabide erabili genezake, (ipar orratza, GPSa, mapak, …) baina ikastaro honen helburua mapa erabiltzen ikastea da. Besteei gainbegirada bat emango diegu, baina luzatu gabe.

– Lehenengo egunean, mapa irakurtzen ikasiko dugu, zer informazio ematen digun, eta nola eta zertarako erabili. Normalean, mendira joaten garenean, ezagutzen ditugu bai parajeak, bai bideak. Badakigu nora goazen, eta nondik joan behar garen. Baina ikastaro honetan, mapak ematen digun informazioa aztertuz, kasua kasu, komeni zaigun ibilbidea hautatzen ikasiko dugu. Agian ezagutzen ez duguna. Edo inoiz egon ez garen eta ezagutzen ez dugun leku batera joango gara.

– Bigarren egunean, orientatzeko baliabide batzuk ikusiko ditugu, oso gainez. Baina teknologiak ematen digun baliabide horrek (egingo den beste ikastaro baten ikusiko ditugu) albo batera utzita, mendian nola ibilli, nola orientatu, bai terrenoa, bai mapa erabilliz ikusiko dugu. Eta baita non gauden kokatu, edo ikusten ditugunak identifikatu, mapa erabilliaz.

– Bukatzeko, mendi irteera bat prestatuko dugu. Mendi irteera ikastaroan bertan, danon artean, erabakiko dugu. Logikoena leku ezezagun batera joatea izango litzake. Ibilbidea (agian track bat)klasean gertatu eta erabaki; eta mendian tracka maparekin soilik jarraitu (GPSrik gabe) eta mapak zer aukera ematen digun baloratu. Ez da derrigorrezkoa GPSari kasu egitea!. Eta lekuan bertan, ikusten ditugun lekuak (puntak, errekak, bailarak) mapan kokatu eta identifikatu

EGITARAUA:

– SARRERA (30’)

  • Aurkezpena: Izena, esperientzia mapekin, erabiltzeko ohitura, …
  • Ikastaroko helburuak
– KARTOGRAFIA. Mapen irakurketa (ordu eta erdi)
  • Lurraren forma eta erliebea: zabal, luze eta garai
  • Nola irakurri mapa bat:
    • Iparra.
    • Non dagoen jakin
    • dauden iparrak (geografikoa, magnetikoa, kuadrikulakoa, nahiz eta guk bakarra erabilli
    • Distantziak > Eskala (koordenadak)
    • Altuerak > nibel kurbak. Ekidistantzia.
    • Elementu geografikoak (errekak, bailarak, mendi lerroak, mendi magalak, kresterioa, paretak, pendizak, ….). Pendiza kalkulatu.
    • Bideak (¿?)
    • Nondik joan
  • Koordenadak: Kuadrikula iparra (Norte de cuadricula)
  • Ariketak
– ORIENTAZIOA. Non gauden jakin. Nora eta nondik joan asmatu. (Bi ordu)
  • Nola orientatu:
  • Tracka: digitala, analogikoa
  • Esperientziz: Ikusten dugunaren arabera (terrenoa)
  • Ipar orratzarekin: Iparra, runboa, …
  • Mapa erabiliaz. Nola orientatu mapa:
    • Terrenoan erabiliz
    • Ipar orratza erabiliz
– MENDI IRTEERA. Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat. (4-5 orduko ibilbidea. Nora joaten garen arabera, egun osokoa
Detalles del evento
  • Fecha de inicio
    14 - 02 - 2023 17:00
  • Categoría