LEYRE ARRIETA: Lehen Eusko Jaurlaritza. 90 urteko legatua

  • 2026ko Abenduak 2, eguaztena
  • 10:00
  • BERGARA – Seminarixoa

GAIA

Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena betetzen da.

Lehen gobernu hura 1936ko urrian 7an sortu zen Gernikako Juntetxean. Bederatzi hilabetez egon zen Bilbon, 1937ko ekainean frankistek hiria hartu zuten arte. Ekainaren 30an izan zuten azken bilera Turtziozen eta erbeste luze bat hasi zen gobernu harentzat eta hura osatzen zuten gizonentzat.

11 gizon haiek ezagutuko ditugu eta sailburu bezala Bilbon izandako bederatzi hilabete haietan egindako ekarpen nagusiak azalduko dira. Horrezaz gain, gobernu haren garrantziaren zergatiak azalduko dira eta beraiek utzitako legatuaz hausnartuko dugu.

HIZLARIA

Leyre Arrieta Alberdi

Historia Garaikidean doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. Komunikazioko eta Nazioarteko Harremanak Graduetan aritzen da Egungo Mundua eta Pentsaera Politikoaren Historia bezalako ikasgaiak irakasten. Irakastea maite du.

Bere ikerketetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Makina bat liburu eta artikulu idatzi ditu. Azpimarragarrienak Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945- 1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2015), La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu-ren edizioa (2017), eta Al servicio de la causa vasca. Biografía de F. J. Landaburu (1907-1963) (2021). Unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du eta hamaika nazioarteko kongresutan egon da. Halaber, hainbat argitalpen-kontseilutako kidea da. 2025ean iker-egonaldi bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean.

Detalles del evento