MAIALEN BELOKI: Donostia Zinemaldiaren nortasuna eraikitzen

  • 2023ko AZAROAK 6, astelehena
  • 10:00
  • ARRASATE

HITZALDIAREN GAIA

Hitzaldi honen helburua Donostia Zinemaldiari begirada kritikoa ematea da, beste nazioarteko zirkuituko jaialdietatik bereizten duten bere nortasun zeinu zehatzak zeintzuk diren azalduaz .

HIZLARIA

MAIALEN BELOKI BERASATEGI (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea da, 2016tik. Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea da.

Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiak XXI. mendean dituen funtsezko jarduketa-ildoak bateratzen ditu: talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest), prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elías Querejeta Zine Eskola eta Zinemaldia +) eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).

Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña, 2002-2005). Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa, 2006-2010). Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean.

Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da eta Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi (Euskadiko Filmategia 2015) liburuan parte hartu du. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak martxan jarritako Luis Garcia Berlanga izeneko zinema ikerketen proiektuen hautaketan parte hartu du (2020). Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013). Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea izan zen.

Detalles del evento
  • Fecha de inicio
    06 - 11 - 2023 10:00
  • Categoría