MARI LUZ ESTEBAN: Adineko emakumeak, zahartzaroa eta gorputza

  • 2024-ko apirilaren 15, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

Adineko emakumeak, zahartzaroa eta gorputza.

Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz jardungo du Mari Luz Esteban-ek.  Hizlariak begirada adineko emakumeen gorputzean jarriko du batez ere,  zahartzaroaren ikuspegi idealizatutik urrun, baina, aldi berean, adin  tarte horretan gertatzen diren eraldaketen irakurketa negatibo edo  tragikoa ekidinez. Solasaldian zehar landuko dituen gaiak osasuna,  gorputz irudia, sexualitatea eta politika izango dira.

Mari Luz Esteban

Medikuntzan lizentziaduna (UPV/EHU, 1983) eta Gizarte Antropologian doktorea (Universitat de Barcelona, 1993). Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua (Mondragon Unibertsitatea, 2012). Famili Plangintzan mediku gisa lan egin zuen (1983-1996). Gizarte Antropologia irakaslea: Universidad de León (1994-1996), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1996-1998), UPV/EHU (1998az geroztik).

Gaur egun, bada EHUko Ikasketa Feministask eta Generokoak Doktorego Programako arduraduna (2009az geroztik). Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko zuzendaria (2005-2013) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko arduraduna izan zen (2008-2014).

AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen zuzendaria (Euskal unibertsitate sistema) 2013tik.

21 doktore-tesien zuzendari/zuzendarikidea. 14 ikerketa proiektutan aritua, horietatik 9etan ikertzaile nagusi gisa. Egile/egilekide argitalpen ugaritan: 12 liburu, 3 monografiko, 49 liburu kapitulu, 36 aldizkari artikulu, editore lana 12 liburutan. Liburuen artean, bi oso zabalduak: Antropología del cuerpo eta Crítica del pensamiento amoroso (Edicions Bellaterra). 65 ponentzia gonbidatu estatuko eta nazioarteko kongresutan. CNEAIk aitortutako 4 seiurteko ditu.

Ikerketa alorrak: osasuna eta generoa; gorputz irudia; maitasun erromantikoa, eta genero harremanak. Eredu teorikoak eta ikuspegi metodologikoak: antropologia feminista, eta gorputzaren eta emozioen antropologia.

 

Detalles del evento