Mendi ibilaldia: ARANTZAZU AUZOAN ZEHAR

  • 2024ko URTARRILAK 25, Osteguna

Oñatiko Arantzazu landa auzoan zehar egingo dugun goiz-parteko ibilaldi zirkular honetan, erakargarri askorekin egingo dugu topo (errekak, presak, zubiak, basoak, …) eta bertan dauden baserri gehienen ondotik pasatuko gara. Ibilaldi laua eta erreza da, hasieran bide asfaltatua eta gero gehiena pista zabala edukiko dugularik.

  • Luzera : 9 km. inguru.
  • Denbora : 3 ordu inguru.
  • Desnibela : 300 m. inguru.
  • Zailtasuna : Erreza.
  • Joan-etorria : Nork bere kabuz.
  • Bazkaria : Nork bere etxean.
  • Irteera ordua eta lekua : Goizeko 9:30ean, Kortakogain (Arantzazu).
  • Ibilaldiaren amaieran, etxeratu aurretik, mokadua eta tragoa hartuko dugu Arantzazuko auzo-etxea elkartean.
  • Bazkideak 7 €. Ez bazkideak: 9 €
  • Transferentzia bidez.
    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

Ibilbide zirkularra denez, hasi eta bukatu leku berean egingo dugu, hau da, Kortakogain izeneko parajean. Handik, baserrietara doan bidea jarraituz, hasteko, Arantzazuko auzo-etxea-rekin (auzoko elkartea) egingo dugu topo. Gero, Aizkirri-behekoa, Aizkirri-garaikoa, Albitxuri, Albitxurizabal, Arendui eta Mendietxebarri baserriak pasa ondoren, ezkerrera doan pista hartuko dugu. Pista honetan zehar jarraitu ondoren, Bellotza baserria baino lehenago beherantz hartu eta Arantzazu errekaren albotik doan bidea jarraituko dugu. Arantzazu errekan, Iritegiko surjentziak eta Akuegi errota ikusiko ditugu. Gero, erreka honetako presa batetik Olateko argindar zentralera nola bideratzen den ura ikusiko dugu, dagoen kanal gainetik ibilbide zati bat egingo dugularik. Azkenik, Gesaltzako baserrien ondotik pasa eta gero, Kortakogainera iritsiko gara. Eta, bukatzeko, mokadutxoa eta trago bat hartuko ditugu Arantzazuko auzo-etxe elkartean.

Detalles del evento