Mendi ibilaldia: ARTIKUTZA

XEHETASUNAK:

Eguna: Ekainak 29, eguaztena
Abiapuntua: ESKAS. (Oiartzundik gora GI-3631 errepidetik)
Distantzia: 11,5 km. inguru (3 ordu eta erdi)
Desnibela: 500 metro
Ordua: 8:20 Arrasateko geltokian eta 8:30 Bergaran.
Joan-etorria: AUTOBUSEZ (18 €)
Izena emateko azken eguna: ekainak 23, osteguna.
• Federazioko asegurua ez dutenentzat aseguru partikularrak egingo ditugu (5 €)
Oiartzunen 12 €ko menutxo bat jango dugu, etxera itzuli aurretik, TOLARE jatetxean
• Bazkideekin batera, nahi izanez gero, etxeko edo lagun diren beste batzuk etorri daitezke.

AZALPENA:

Martxoak 30ean, Bego Zubiak “Urak aske” dokumental interesgarria eskeiñi zigun Goienagusin, nun Enobieta urtegiko (hau da Artikutzako urtegiaren izena) hustutze prozesu osoa erakusten zen. Eta hitzaldi haren jarraipen bezala, Artikutzara mendi irteera egitera goaz. Bego Zubiak dokumental haretan erakutsi ziguna, gure begiz ikusi ahal izango dugu. Nolakoa den urtegia, eta zer itxura duen gaur egun, nola datorren basoa bere lekua berreskuratzen.

Baina Artikutza askoz gehiago ere bada. Kantauri isurialdeko baso preziatuenetarikoa da, Europa mailako babesa lortu duena. Bertan, baso liluragarri bat ikusi ahal izango dugu. Goienagusi mendi taldeko kide batek esaten zuen bezala, “Elfoak noiz agertuko zain ibiliko gara”.

Artikutzak, ba du historio gehiago ere, ibilbidea eginaz ezagutuko dittugunak: Elama errekako burdiñolak (nahiz eta ibilbide honetan ikusiko ez dittugun, bestela luzeegi joko luke eta); Artikutzako trenaren historioa; Artikutzara sartzeko debekua; Donostia eta Artikutzaren arteko uraren lotura; eta Itsaso Nuinek Sakonetan esplikatu zigun bezala, Euskal Herriko lehen haitz kontinentalen gaiñetik ibiliko gara, orain 280 miloi urte dela sortutakoak.

Detalles del evento