
- 2025eko Apirilak 3, eguena
Oraingoan, mendi ibilaldia Leitzaran bailaran egingo dugu. Gutako gehienondako leku ezezaguna. Baina altxorrez beterikoa. Gure irteera honetan, altxor horietako batzuk ezagutuko ditugu. Eta horretarako, “Kanaletako bidea” egingo dugu. 11,7 km ditu ibilbideak, eta 227 metroko desnibela.
Leitzaran bailaran, ura antzinatik ustiatu izan da: burdinolak, errotak, argi indarra sortzeko ur saltoak, … Guk ibilbide honetan, ur salto horietako bat (Bertxin zentrala) urez hornitzen zuen kanaletako bat ezagutuko dugu: 1000 eskailera mailen kanala. Eta izena hortik datorkio hain zuzen, beheko zentraletik kanalera doan bidea, 1000 maila inguruko eskailera bakarra da! Inguruan bada beste bat 500 eskailera-maila izena duena. Baina ez gaitezen izutu, gu ez goaz ez igo, ez jeistera eskaileretatik. Gure belaunek ez ligukete utziko eta. Ez daukagu horretarako adiñik!
Ibilbidea Otita parkean hasiko dugu, eta Unanibi zubi ezaguna pasatuz, pistaz ibiltzen hasiko gara, goruntzko bidea hartuaz, baina bide errez eta eroso batetik, kanalera heldu arte. Behin kanala hartuta, bera jarraitzerik baino ez dugu. A15 autobidea oso gertutik pasatuko da, eta bertako auto eta kamioen zarata gain gañean entzugo ditugu.
Aurki bost hatzetako gainezkabidea helduko gara, leku bitxia. Kanalari jarraituz, Priuxkeren bordara helduko gara. Guk hemen kanal utzi eta behera koko dugu. Leitzaran errekaraiño. Kanala Aurrera jarraitzerik badago, baina guri luzeegia geratuko litzaiguke. Leitzaran errekara heldutakoan, gure bideak ezkerrera egiten du. Baina zati batean eskubira egingo dugu, Bertxingo bisera ezagutzeko: iatzetan egindak pasabidea, trenari lekua egiteko.
Gero, Plazaolako bide gorritik egingo dugu autobuseraiño. Eta txotx garaian gaudenez, baskaria LIZEAGA sagardotegian egingo dugu.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea:
- LEITZARANGO KANAL BIDEA
- Distantzia: 11,7 km
- DesnibelA: 227 m
- Iraupena: 03:30 ordu (ggb)
- Zailtasuna: Ertaina
– Gehienezko kopurua: 60 lagun.
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Eskoriatza
- 08:05 – Aretxabaleta
- 08:15 – Arrasate
- 08:20 – San Prudentzio
- 08.25 – Bergara
– Izena emateko egunak: Martxoaren 22tik 31ra bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 40 €; Ez-bazkideak 45 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784



