MENDI IRTEERA: Aztiria – Otaño – Oamendi – Arripilata

  • EGUNA: Apirilak 28, osteguna
  • ABIAPUNTUA: Aztirian, goizeko 9:15-etan
  • BIDAIA: Autoz joateko antolatuko gara
  • LUZERA: 11,5 km
  • DENBORA: 3 ordu eta erdi
  • ZAILTASUN MAILA: Ertaina
  • BAZKARIA: Aztiria erretegian
  • ITZULERA: Bazkalostean

AZALPENA:

Ibilbide zirkular honetan Aztiria auzotik irtengo gara. Gabiria herriko auzoa da, nahiz eta Mutiloa, Zerain edo Legazpitik gertuago egon. Sasoi batean bide garrantzitsua zen bertatik pasatzen zena,  Mutiloako mehategietako minerala garraitzeko erabiltzen zena. Oamendi eta inguruko tontorretara igoko gara, eta bertatik Aizkorri mendizerraren ipar isuriko ikuspegi ezin ederragoaz gozatuko dugu. Ingurua lasaia da oso, belardiz betea eta aldapa askorik gabea, nahiz eta hasieran ordu erdiko esfortzua eskatuko digun. Bertan neolitiko garaiko trikuharrien arrastoak ikusiko ditugu. Aizkorri mendizerra aurrez aurre daukagularik, Gipuzkoa osoa ikus dezakegu atzekaldean eguraldia lagun, hasi Udalaitzetik eskubikaldean, eta gure gorputza giratuz, itsaso zabaletik gure bista pasatuz, Aratzeraino, ezkerraldean.

 

 

Detalles del evento