MIREN KARMELE GOMEZ: Egun gorri, arrosa, bat

  • 2024ko MARTXOAren 18a, Osteguna
  • 10:00-etan
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIAren GAIA

Sinestesia ezohiko baldintza da, batzuetan zentzumenen nahasketa gisa deskribatzen dena. Sinestesia duten pertsonen esperientzietan euren zentzumenak lotuta daudela dirudite. Sinestesiko batzuek letrak, asteko egunak edo urteko hilabeteak koloreekin lotzen dituzte; beste batzuek, berriz, hitz bat esaten dutenean, zapore bat sentitzen dute hizkuntzan, edo kolore, forma, testura eta mugimendua duten sentsazio biziak izaten dituzte musika entzuterakoan. Hitzaldi honetan martxoaren 18ko  egunak dituen koloreetatik abiatuz hizlariaren sinestesia-mundu pertsonalean murgilduko gara, inguratzen gaituzten estimuluek errealitate desberdinak, areagotuak, agerian uzten dituztela erakusteko, partekatzeko.

HIZLARIA

Miren Karmele Gomez Garmendiak artista moduan @sinesk izenarekin dihardu eta sinestesia zuela jakin zuen lehen egunetik, margotu , bildu eta erregistratzen ditu bere sinestesia-baldintzari esker hautametan dituen esperientzia konkurrenteak, hautemate horiek  formatu desberdinetan plazaratuz ditu hitzaldi, irrati edo telebista saio edo performance desberdinetan:  Naukas Zientzia-dibulgazio ekitaldian, EITBko Hitzokei programan, Jakiunde-eren Jakin-min Zikloan, Elhuyar aldizkariarentzako elkarrizketan, Valentzia Mostra Sonora Jaialdian, Iruñeko NAK Musika Garaikidea Festibalan, Gasteizko Bernaola Zikloan edota Zaragozako Radical DB Jaialdian parte hartu izan du, besteak beste. Nabarmentzekoa da ere AUDI kotxe markarentzat kanpaina berezi bat sortu zuela.

Alderdi artistikoaz gain bere eguneroko lan profesionalak zientzia, kultura, hezkuntza eta berrikuntzarekin lotura du. Iruñeko Planetarioan hainbat urtetan lana egin+ ondoren, gaur egun Kutxa Fundazioko garapen, berrikuntza eta inpaktu zuzendaria da.

Detalles del evento