
- MAIATZAK 11, eguaztena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
NAIARA GOIA IMAZ Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik.
– Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan.
– Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen.
– Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria.
– Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du.
– Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan.
HITZALDIAREN AZALPENA
– Arantzazulab-en aurkezpena egingo da, gizarte berrikuntza laborategiaren helburu nagusiak eta abian jarritako egitasmo gakoak aurkeztuz.
– Gobernantzaren berrikuntza ardatz hartuta, egungo gizarte erronkei erantzuna emateko Arantzazulab-etik proposatzen diren ikuspegiak partekatuko dira.
– Horrekin batera, Goienagusi-ko bazkideekin eta hitzaldira bertaratuekin elkarrizketa irekiko da, beraien ikuspegia jasotzeko eta Arantzazulab-en egin dezaketen ekarpenaren inguruan gogoeta egiteko.