
- 2023ko MARTXOAK 8, eguaztena
- 10:00
- OÑATI – Santa Ana Antzokia
Ainhoa Becerra Sotelo Industria eta Hiri Soziologian lizentziatua da EHUn (1999). Adinekoentzako Zentro eta Zerbitzuen Zuzendaritza eta Kudeaketako Graduondokoa, ISED – Vic. Unibertsitatean (2004). Osasun Publikoko eta Kudeaketa Sanitarioko masterra, INESEM Enpresa Ikasketen Europako Institutuaren eskutik. (2014-2015).
Ibilbide profesionala:
Azken 24 urteetan, berrikuntza sozialaren, soziosanitarioaren, sanitarioaren eta teknologikoaren arloan egin du lan: Enpresa-arloan lan egin du -aholkularia eta ikertzailea-, hirugarren sektore sozialeko erakundetan eta gaur egun esparru publikoan:
Ekintzailetza esparruan eman zituen bere lehen urratsak eta Letralan, teknologia soziala-rensortzaileetako bat izan zen, 1999an Euskadin Internet munduari lotuta sortu zen lehen enpresetako bat. Bertan, berrikuntza sozial, sanitario eta teknologikoko arloko proiektuak bultzatu zituen. Besteak beste, zahartzaroaren inguruko “comunidadmayor.com” proiektua, 2001eko Kutxa Ekintzaileen Sarien II Edizioan saritua edo Oncomed-oncoweb minbizia duten gaixoentzako lehen e-osasun eta telemedikuntza sistema, Donostia Unibertsitate Ospitala eta Gipuzkoako minbiziaren ekosistemarekin batera lankidetzan garatutakoa (2005-2016).
Ondoren (2016-2019), Aubixa Fundazioko proiektu eta programen zuzendaria izan zen, zahartzearen eta Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen esparruan, Afagi Gipuzkoarekin batera proiektu ezberdinak bultzatuaz, MemoriAZesaterako, zahartzeari, Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko ezagutza jasotzen duen web-plataforma. 2019eko Urtarriletik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri Fundazioko Berrikuntza arduraduna da.
HITZALDIAREN LABURPENA: “Bakardadearen aurkako Gipuzkoako Estrategia: HARIAK”
Gipuzkoan, 55 urte baino gehiago dituzten pertsonen %29’5a bakarrik sentitzen da, baina soilik %5ak onartzen du zuzenki. Inposatzen den bakardadea mingarria da eta kostatu egiten zaigu errekonozitzea. Isila da, gehienetan ikusezina eta anitza. Hariak Estrategiak behar bati eta desio bati erantzuten die: nahi ez diren bakardadeen inguruan dagoen estigma soziala ezabatzea, baita horiek aurreikusteko zein heltzeko tresnak eta baliabideak sortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Adinberri buru, Hariak azken urteotan garatu den parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da, eta bertan parte hartu dute zenbait erakunde publikok zein gizartearen zati handi batek.
Estrategia 57 pertsonek osatutako talde eragile batek gidatu du eta lanketan hainbat eragileek parte hartu dute: Gipuzkoako 77 udaletxeen ordezkariek, tokian-tokiko 98 gizarte erakundeek, Osakidetza 6 ESIen bitartez eta 20 enpresa eta berrikuntza zentroek.
Helburu nagusia honakoa da: gure lurraldean bizi diren pertsona guztiek eskura izatea bakardade egoerak aurreikusi, heldu eta lagundu ditzaketen pertsonak, egiturak, jarduerak, babesak eta baliabideak. Era berean, gizartean gehiago parte hartzera eta elkartzera bultzatuko dituzten lotura sozial eta afektibo esanguratsuak sustatu nahi dira.
Esku-hartze nagusiak pertsona helduekin eta zahartze prozesuetan oinarrituta egiten diren arren, estrategia gipuzkoar guztiei zuzenduta dago, belaunaldiarteko solidaritatea funtsezkotzat jotzen baita. Horregatik, Hariak Estrategiak Atxikimendu Dekalogo bat jartzen du guztion eskura. Horren bitartez, hiritar bakoitzak bakardade egoerei aurrea hartzen eta pertsonen arteko loturak zein harremanak indartzen lagunduko duten jokabideak hartzeko borondatezko konpromisoa har dezake. Beraz, Hariak Estrategiatik ondorioztatzen diren balioak zein ikuspegi humanista eta enpatikoa integratzeko gonbita luzatzen dugu.