UNAI PASCUAL: Krisi ekosozialaren aurrean energia-trantsizioaren erronkak harilkatuz: lurraldea eta balioak

    • 2026, ABENDUAK 14, astelehena
    • 10:00
    • Kulturate – ARRASATE

    GAIA

    Krisi ekosozialaren aurrean energia-trantsizioaren erronkak harilkatuz: lurraldea eta balioak

    Hitzaldian egungo krisi ekosozialaren diagnosia eskainiko dugu, mundutik Euskal Herrira eta buelta. Hortik tiraka krisi ekosozialaren aurrean zer pentsatu eta nola ekiteko aukerak aztertuko ditugu. Horien artean energia-trantsizioa izango dugu eztabaidagai, beti ere naturaren balio anitzak eta Euskal Herriaren testuingurua kontuan hartuz. 

    HIZLARIA

    Unai Pascual Garcia de Azilu (Gasteiz, 1973)

    Unai Pascual Ekonomia Ekologikoko doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua, 2002). Gaur egun, Ikerbasqueko ikertzailea da, BC3 Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan. Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea ere bada.

    Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta eskolak eman ditu Europako eta Ameriketako beste unibertsitate askotan (Manchesterreko Unibertsitatean, besteak beste).

    25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu. Hogei doktore-tesi zuzendu ditu gai horien inguruan.

    Nazioarteko batzorde zientifikoetan parte hartzen du (Global Land Programme, ecoSERVICES–Futur Earth...).

Detalles del evento