XABAT CASADO: Min kronikoa banakako esperientziatik ulertzen

  • 2027, urtarrilak 25, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Min kronikoa banakako esperientziatik ulertzen

Min kronikoa gero eta ohikoagoa da gure gizartean, eta osasun-sistemaren erronka nagusietako bat bihurtu da. Pertsona askori eragiten die, eta haien eguneroko bizitzan eta bizi-kalitatean eragin handia izan dezake. Hala ere, mina oso modu desberdinean bizi du pertsona bakoitzak: batzuek errazago egiten diote aurre, eta beste batzuei eguneroko jarduerak ere mugatzen dizkie.

Batez besteko estatistikek ez dute pertsona bakoitzaren mina nolakoa izango den esaten. Horixe da, hain zuzen ere, erdigakotasunaren kontzeptuak azaltzen duena. Min kronikoaren arloan, ideia hau funtsezkoa da: pertsona talde batean ikusten dugunak ez duelako zertan pertsona indibidual bakoitzaren esperientzia edo bilakaera beti islatzen.

Hitzaldi honetan, minak gure nerbio-sisteman nola funtzionatzen duen azalduko dugu, hasieran gorputza babesteko balio duen seinale izatetik denboran zehar zama bihurtzen den arte. Zahartzaroari eta irudi-frogei buruzko hainbat mito argituko ditugu, eta azalduko dugu gorputzean urteekin gertatzen diren aldaketek ez dutela zertan mina sortu behar.

Eguneroko adibideen bidez, pertsona bakoitzaren esperientzia ulertzearen garrantzi azpimarratuko dugu, ez baitira bi pertsona berdin eta minak ere ez baitu berdin eragiten guztiengan. Azkenik, eguneroko bizitza hobetzeko eta mugimendua beldurrik gabe kudeatzeko hainbat aholku eta tresna praktiko eskainiko ditugu.

HIZLARIA

Xabat Casado Zumeta

Fisioterapian diplomatua eta graduatua. Fisioterapiako Ikerketa Translazionalean masterra. Deusto Physical Therapiker ikerketa-taldeko kidea. Deustuko Unibertsitateko Fisioterapia Saileko irakasle eta ikertzaile da, dedikazio osoko lanaldiarekin. 21 urteko esperientzia du fisioterapeuta gisa klinika pribatuan, batez ere minaren eta patologia muskuloeskeletikoaren arloan.

Detalles del evento