Zeharkaldia: Opakuatik Andoinera, Legairetik igarota (Entzia mendiak)

Goienagusiko hurrengo mendi irteeran, Entziako mendi lerroa ezagutuko dugu. Urbasako jarraipena da. Berez mendi lerro berbera da, eta esan genezake Entzia, Urbasak Araban hartzen duen izena besterik ez dela. Gure mendi irteera honek 3 ezaugarri izango ditu:

  • Goi-lautada, pagadi eta beleardiz josia, oso erreza ibiltzekoa (nahiz eta Baio moduko tontorrak izan)
  • Arkaitz forma ikusgarriak
  • Monumento megalitikoak

Eta hauek ezagutuko ditugu ibilbide honetan.

Hasieran, Opakuan hasi eta pagadian sartuko gara. Peña Roja pasata gero, Arnoko labirintoa ezagutuko dugu, eta bere Zalanportilloko arkua. Hemen haitzak forma bitxigarriak egiten dute, Urbasan hain ezagunak direnak baita. Hemen, bi aukera izango ditugu:

A) Baio eta Mirutegi gainak egin, eta gero Legairetik Andoinera jetsi.

B) Legairera azpitik joan, puntarik igo gabe.

Eta hemen, Legairera bidean bigarren ezaugarria ikusiko dugu: monumento megalitikoak. Menhir ikusgarriz josia dago inguru hau. Baina agian monumento berezi eta ikusgarriena Mendiluzeko harrespila da.

Eta hirugarren ezaugarria, inguru honetako Belardi zabalak.

Bukatzeko, Toberiako ur jauzi ikusgarriak ikusiko ditugu, Andoinera iritsi aurretik.

(Ikusi: Legaire, historiaurrean zehar pasioan)


XEHETASUNAK

– Eguna: 2024-ko APIRILAK 25, Osteguna

2 ibilbide, aukeran egiteko:

A) OPAKUA-BAIO-LEGAIRE-ANDOIN (14 km, 436 mt, 5 ordu, ertaina)

B) OPAKUA-LEGAIRE-ANDOIN (11,5 km, 265 mt, 4 ordu, erraza)

– Bazkaria: Larreako ALDAIA Jatetxean

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

  • 08:00 – Bergara
  • 08:05 – San Prudentzio
  • 08:15 – Arrasate
  • 08:20 – Aretxabaleta
  • 08.25 – Eskoriatza

Izena emateko egunak: Apirilaren 8-tik 19-era bitartean.

Prezioa: Bazkideak 16 €; Ez-bazkideak  25  €

Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

 

Detalles del evento