Goienagusi Arabako Burbonak mendietan

  • 2026, urriak 29, eguena
  • 75 lagun

Ez bi, ez hiru, lau tontor egin genituen atzo: Astaiz eta hiru Burbonak, mendebaldekoa, erdikoa eta ekialdekoa. Hala ere, bidea samurra eta erreza egin zitzaigun, aritz, isei, gorosti eta pago artean. Tontorretan, buzoi benetan bitxiak topatu genituen: kohetea, lapikoa, iparrorratza. Bidean, udazkena izan genuen lagun, orbela hankapean eta kolore gorri-horiak goiko hostoetan. Eguraldi bikaina izan genuen, behar bada ez garairako komeni dena, baina bai gozagarri mendi irteera baterako. Amaieran pista eroso bat jarraitu genuen Baias ibaiari jarraika, hasierako parketxera iritsi arte. Goizari amaiera emateko, Larrabeako jatetxean merezitako otordua egin genuen, beti bezala lagunarteko giro ederrean.