GUREAK-era bisita egin du Goienagusik

Arrasate, 2023ko Azaroak 14.-

Goienagusik dituen hainbat helbururen artean, bat gure erkidegoko enpresak ezagutzea da.

Gaur Arrasateko Gureak enpresa ezagutzeko aukera izan dugu, joan garen 23 lagunok. Bertan Gureak enpresak izan duen ibilbidea, bilakaera eta garapena ezagutu eta Arrasateko enpresa industrial honetan zer eta nola ekoizten duten bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu bertako langileek eskainitako azalpenei esker.

Hurrengo bisita, IKERLANera egingo dugu, abenduak 12an.