‘Martin Zalakain’ eszenatokietara itzuli da

Zorioneko gaude. ‘Martin Zalakain’ dantza ikuskizun aparta Oñatin emango dute Irailaren 17an, larunbata, Zubikoa pilotalekuan. Obra hau ikusteko azkenetariko aukera izango da Oñatikoa.

Ikuskizun honek badu esanahi berezi bat Goienagusirentzat. Izan ere, azken aldian gure artean hizlari izan ditugun Oier Araolaza antropologoak eta Juan Antonio Urbeltz folklorista entzutetsuak protagonismo eta ardura haundia dute ikuskizun eder honetan. Oier dantzari gisa arituko da eta Juan Antonio Urbeltz zuzendaria da.

MARTIN ZALAKAIN

Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna hasi da gure geografiako zenbait eszenatoki zapaltzen. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

2017an, San Martin egunez Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zenetik, 22 aldiz eskainia izan da Martin Zalakain, 19 herritan, sarreren salmentan izandako eskaeragatik, herri batzuetan bi saio egin baitziren pandemiaren aurretik. Orotara, 13.000 ikusle inguruan izan ditu ikuskizunak.

Geldialdi luzeak ez ditu hoztu Martin Zalakainek jendearengan sortzen dituen berotasuna eta emozioa. Iazko abenduaren 12an Beasaingo Antzizar kiroldegiko harmailak erabat beteta zirela eman zitzaion hasiera ibilbide berriari, 2022ko ibilbideari jendez lepo zegoen Portugaleteko Zubi-Alde kiroldegian eman zitzaion martxoaren 19an eta beste ain beste maiatzaren 7an, Zornotzako Zelaieta Pilotalekuan, 19an Muxikebarri Antzokian Getxon eta ekainaren 19an Hondarribiako Jostaldi Pilotalekuan.

100 partaide dantza dramatizatuaren inguruan Argia dantzari taldearen eta Artedrama arte eszenikoen plataformaren zuzendaritzapean sortu zen ikuskizuna, eta Pio Barojak 1908 urtean idatzitako Zalacain el aventurero eleberriaren protagonista den Martin Zalakain mitikoaren abenturak kontatzen ditu dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez, emanaldi bakoitzean gure herriko leku ezberdinetatik etorritako 100 pertsonatik gora biltzen direlarik jende aurrean.

Handik eta hemendik bildutako jende guzti honen arteko lankidetzak guztiz berezia bilakatzen du ikuskizunaren prestaketa eta emanaldia bera, ikasketarako une izatearekin batera gozamenerako eta festarako leku bihurtzen baita era berean.

Pandemia osteko Martin Zalakainen ibilbideak dakartzan berritasunen artean aipagarria da kontakizunaren gidari egiten duen On Pio [Baroja] nobelagilearen papera, Josu Camarak gorpuzten duela orain, lehen txanpan bai aktore lanetan, bai eszenaratzea zuzentzen aritu zen Ander Lipusen tokia hartuz. Dantzari eta musikarien artean ere gertatu dira erreleboak, jende gazte berriak sartu direlarik proiektuan.

Ikerfolk elkarteak eta Artedramak ekoiztutako ikuskizun honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

AZKEN EMANALDIAK

Bertaratzen diren adin guztietako ikusleengan eragiten duen zirrara ahoz aho zabaltzen denez, geroz eta jende gehiagok jakin nahi du zein den datozen emanaldien agenda.

Gauzak horrela Honako hauek dira Martin Zalakain ikusteko azken aukerak:

Irailaren 17a, OÑATI (Zubikoa Pilotalekua)
● Urriaren 1a, DEBA (Debako Kiroldegia)
● Urriaren 23a, DONOSTIA (Victoria Eugenia) AZKEN EMANALDIA

Dantzariak:

Argia (Donostia)
Duguna (Iruñea)
Kezka (Eibar)
Haritz (Elgoibar)

Musikariak:

  • Arkaitz (añorga
  • Astigar (Astigarraga)
  • Maritzuli (Baiona-Miarritze)
  • Elai-Alai (Portugalete)
  • Argia (Donostia)
  • Ezpelur
  • Plecto
  • Lekitto Musika Bandako musikariak

Fitxa teknikoa

● Zuzendaritza orokorra eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
● Zuzendaritza musikala: Mikel Urbeltz
● Musika sorkuntza: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz
● Eszena zuzendaritza: Ander Lipus
● Gidoia: Harkaitz Cano
● Dantza Maisu/ Maistrak: Fernando Aristizabal, Jexux Larrea, Iñaki Arregi, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Josu Garate
● On Pio: Josu Camara
● Martin Zalakain: Josu Garate
● Kattalin Ohando: Onintze Azpeitia, Eider Agirrebeña
● Karlos Ohando: Gari Otamendi
● Jantziak: Amaia Bueno