
Orain arteko lehendakariak omendu ditu Goienagusik hamargarren urteurrenean
Goienagusi elkarteak iaz bete zituen hamar urte, baina iaz ospatu ezin, eta gaur egin dute urteurren jaia, Arrasateko Kulturate aretoan.
Matia fundazioaren Mugabe programaren lanari jarraipena emanaz, pertsona nagusien topagune izateko sortu zen Goienagusi, helburu hauekin:
- Ezagutzak zabaltzea
- Gaitasun intelektualak trebatzea
- Aisialdiaz gozatzea
- Osasun fisikoa eta psikikoa zaintzea
- Lagun arteko harremanak sustatzea
Gaurko ospakizunean Goienagusiko kide eta bazkideek –63rekin hasi eta gaur egun 215 bazkide dira– eta erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. Debagoieneko hainbat alkate eta udal ordezkari ere izan dira bertan, eta hitza hartu dutenen artean egon dira Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, eta Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
Ekitaldian hamar urteon errepasoa egin dute, eta orain arteko presidenteak omendu dituzte: Mañoli Ezenarro, Jose Mari Eraña, Bixente Zugasti, Begoña Markaide, Belen Arrondo, Matilde Sainz eta Lidia Fernandez de Luko.
Goienagusik askotariko ekintzak antolatzen ditu urtean zehar: hitzaldiak, irteerak mendira eta kontzertuetara, baita bisita kulturalak ere… Hitzaldi gehienak Arrasaten eta Bergaran izaten diren arren, bailara ikuspegia duen elkartea da Goienagusi, eta eskualde osoan egiten dituzte ekintzak.

Goienagusik X. urteurrena ospatu du bere ibilbidea errepasatuz
Goienagusiko bazkideak Kulturateko areto nagusian bildu dira gaur goizean euren sorreraren X. urteurrena ospatzeko. Ordu eta erdi inguru eman dute hamar urte horien errepasoa egiten. Goienagusiren helburuetako bat beti izan dela herrietan integratzea, eskualdeko herrietan jarduera ezberdinak antolatuz.
2011ko irailaren 30ean ospatu zuten ikasturte hasierako lehen asanblada. Harrezkero, ekitaldi ugari antolatu dituzte: hitzaldiak, irteera kulturalak, kontzertuak,… Hainbat gai jorratu dituzte, hala nola historia, artea, musika, biologia, teknologia, egungo egoera politiko-soziala, emakumea, espazioa eta abar. Teknologia berrien gaiari ere heldu behar izan diote. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, jarduerak egiteko modu berriak garatu behar izan zituzten.
65 bazkide izaten hasi ziren, eta ondoren beste batzuk gehitu zaizkie. Lehen bazkide horietatik 24k jarraitzen dute oraindik. Gaur ere elkarteak denbora honetan izan dituen 6 presidenteak omendu dituzte. Dagoeneko Goienagusin ez dauden bazkideak ere gogoratu dituzte. Bereziki, hil diren bazkideak.
Bukatzeko, ekitaldiari kutsu berezia eta doinuz gozatzeko aukera eman nahiean, Eneritz Urrutia musikari arrasaterrak abesti batzuk interpretatu ditu. Denon artean ere, olerki eta abesti bat interpretatu dute. Ondoren, Hotel Mondragonen aperitiboa egiteko elkartu dira.
Goienagusi celebró su 10º aniversario
La asociación Goienagusi, que agrupa a 215 personas mayores del Alto Deba, celebró ayer su décimo aniversario con un año de retraso. Se constituyó en mayo de 2011 como continuadora de la labor iniciada por la Escuela de la Experiencia: ampliar conocimientos; desarrollar sus capacidades intelectuales; disfrutar del ocio y abrirse a otras ideas y formas de pensamiento. En la imagen, algunos de los presidentes que ha tenido Goienagusi: Itziar Zubizarreta (de parte de Begoña Markaide), Espe Sáinz (de parte de su hermana Matilde), Lydia Hernández de Luco, Bixente Zugasti, Belén Arrondo y Mañole Ezenarro y Jose Mari Eraña.