Kantuen bilduma bat oparituko zaie bazkide guztiei

  • 2026.01.12

“Kantatzea osasungarria da eta Goienagusin, gainera, kantatzea gustatu egiten zaigu”. Hor Goienagusiren zuzendaritzak zergatik, oraingoan, kanta bilduma bat argitaratzea erabaki duen, bazkide guztiei liburuxkaren ale bana oparitzeko asmoz.

Ordena alfabetikoan, Agur Zuberoa-tik eta Zurekin Batera-raino, 166 kanta herrikoi, lehenakoak eta oraintsukoak, denak, lagun artean edo famili giroan abesteko apropos-aproposak. Horietaz aparte Gabon sasoiko beste 11 kantu ere jasotzen ditu bildumak: Hator-hator, Etxe honetan eta abar.

Liburuen banaketa ohiko hitzaldi-saioen ondoren egingo da, hurrengo asteetan zehar.