
Bai.. Goienagusi geurearen alde!
Euskaraldia kanpaina bukatu den honetan Goienagusi elkarteak bere balorazioa egiteko garaia du.
Azaroaren 18an hasiera eman genion aurtengo Euskaraldiari eta abenduaren 2an amaiera.
Gure elkartean saiatu gara kolorea ematen udazken epe honi gure hitzaldi egunetan kutsu berezia ezarriz.
Horrela solasaldi bakoitzean, elkarrekin hainbat kanta eta gogorapen partekatu ditugu gure herriko hizkuntza eta kulturari lotutakoak.
Bukaera emateko azaroaren 30ean Oñatin izan genuen Felix Arrietarekin solasaldia eta geure artean Hidenao Dohino, Hide oñatiarrentzako, gazte japoniarra izateko aukera aparta.
Berak partekatu zigun bere bizipenak Oñatin eta bere euskal zaletasunez zipristindu gintuen.
Ikasketaz historialaria, Japonian euskara ikasten hasi eta bere tesia tarteko, gaur egun Oñatiko artxiboetan ikerlanak egiteaz gain , herriko bertso eskolan partaide eta euskaraz bizi dena. Berak egindako eta kantatutako bertso batekin eman genion bukaera saioari.
Gure elkartearen Euskaraldiari agurra emateko lekuko paregabea!
Bejoandeizula Hide… GORA GURE HIZKUNTZA eta ZU bezalakoak!