EUSKARAREN EGOERA GAUR. Zer diote datuek?

Hitzaldi interesgarri baten berri ematera gatoz. Iñaki Iurrebaso hizlariak Tesia egin du orain dela gutxi euskararen egoerari buruz. Tesi horretan euskararen egoerari buruzko ikuspegi berritzailea dakar eta gaur egun onarpen zabala lortu duen soziolinguista da.

Euskal Herri osoan dabil hitzaldiak ematen eta datorren martitzenean Bergaran izango da. Oso modu didaktiko eta errazean azaltzen du bere tesia eta, aukerarik baduzue, bertan izatera animatzen zaituztegu, eta zuen inguruan ere honen berri zabaltzera.