
XEHETASUNAK
- IRAUPENA: 4 saio
- NOIZ:
- Abenduak 4 (osteguna) eta 12 (ostirala)
- Urtarrilak 9 eta 16, ostiralak
- ORDUTEGIA: 10:00-12:00
- NON: ARRASATEko Kulturaten
- IKASLE KOPURUA: Gehienez, 24
- IZENA EMATEKO EPEA: Azaroak 27-ra arte
- MATRIKULA: Bazkideak 10 € (besteak 15 €)
- ORDAINKETA: Goienagusiren k/k-ean:
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
ZER DELA ETA,
Hitanoa, euskarak duen altxorretako bat da. Gero eta gutxiago edo aldrebestuago erabiltzen dela gezurra ez bada ere, gaur egun ugariak dira Euskal Herrian zehar, han-hemenka, hizkera molde hori suspertzeko sortutako ekimenak. Aipagarria da, bestalde, hainbat komunikabideetan -telebistan eta irratietan-, bai eta literatura arloan nahiz zinean, bizi duen nolabaiteko indarraldia.
Gure eskualdean badira bereiztasunak erabilpenari buruz: Arrasaten gaur egun gutxi erabiltzen den arren, badu presentzia handiagoa gainontzeko Debagoieneko herriotan eta aipagarria da, esaterako, hitanoa berreskuratzeko Oñatin egiten ari diren ahalegin nabarmena azken bizpahiru urtetan zehar.
Izan ere, hitanoa ez da zaila ikasteko eta merezi du ikasteak, zeren:
– Hika erabiliz, hiztunaren arteko harremana estuagoa eta pertsonalagoa bihurtzen da.
– Hitanoak adiskidetasuna, konfiantza edo intimitatea adierazten du, eta horrek elkarrizketa aberatsagoa egiten du.
– Hika ezagutzea eta erabiltzea hizkuntza eta komunikazio gaitasun sakonagoa izatea da.
Guzti horregatik ba, egokia eta aproposa iruditu zaigu, Goienagusin, lau saioko ikastaro labur hau antolatzea.
IKASTAROAREN EDUKIA ETA TANKERA
- Ikastaroa era praktiko eta giro entretenigarrian gauzatuko da.
- Oinarrizko formak landuko dira ikastaroan, gure bailarako euskalkian nahiz euskera batuan.
- Ur handitan sartu gabe, idazkiak, ikus-entzunezko materialak, ipuinak eta antzerkia izango dira ikastaroaren oinarri.

NORI ZUZENDUTA:
Guztioi zuzenduta dago. Egokia da hika hitz egiten ikasi, berreskuratu edo findu nahi duen edonorentzat baina dakitenak ere ongi-etorriak izango dira nola ez!
IRAKASLEAK:
Sarrera: Hitanoaren erabilpenaz
– JOXERRA AGIRREURRETA. Goienagusiko kidea. Euskara irakasle ohia.
– IDOIA ETXEBARRIA. ‘Badihardugu’ Elkarteko teknikaria.
Eskualdeko hitanoa
– KOLDO ZUBIZARRETA. Goineagusiko kidea. Euskara irakasle ohia.
Euskara batuko hitanoa:
– JOXERRA AGIRREURRETA. Goineagusiko kidea. Euskara irakasle ohia.
